Maitasunaren ezpalak JON KORTAZAR
Nire eskuetara heldu diren aurtengo lehen poema liburu biak maitasunaren inguruan mugitzen dira. Pili Kaltzadak eman zion hasiera nire poesia-irakurketen urteari bere Ur tximeletak testuaren bidez. Ahots berria eta emakume batena. Bestea Jose Luis Padr¨®nek argitaratu duen Ibaia euri-erasotan bezala da.Biak agertzen dira gai baten inguruan taiutuak: maitasunaren inguruan, baina ikuspegi desberdin bi eskainiz. Maitasuna galtzen duenaren hitz gordina da Kaltzadarena, eta agian sentimendua azaltzeko indarrean aurkituko du irakurleak liburuaren alderik nabarmenena. Autodestrukzioaren ilunbeetatik ez du ihes egiten poesiaren nitasunaren ahotsak eta maitatu eta maitatua ez izanaren artean mugitzen da idazlearen laberintoa. Sentimenduaren azalpenaren aldetik, noiz edo noiz Kerexetaren Ezezagun baten koadernoa etorri zait gogora. Baina alde horretan besterik ez, arras desberdina baitugu espresio moldea. Kerexetarenean narratiboa, hemen lirika sinbolistaren ildoetatik doan hizkera. Noiz edo noiz, baita ere, 70ean asko erabili zen espresaera etorri zait burura, gerora "ttikitasunaren poesia" izenarekin ezagutarazi dena. Abestiaren moldea nabari zaio testuari askotan, paralelismoa behin eta berriro erabiltzen denean, edo eguneroko hizkuntzaren moldeak agertzen dituenean. Galtzeko arriskuan dagoenaren tonua da nagusi. Maitasunean burua galdurik duenarena da berriz Jose Luis Padr¨®nen tonua. Berea sentimenduaren ospakizuna da: maitasuna bizi eta kontatu egiten du. Ondorio bi izan ditu bere poesiak. Batetik, ia dena bihur daiteke testurako erabilgarri: edozein momentu, edozein deskribapen; ugaritasunean badago arriskurik, poemen tentsiora begituz gero, ez dira maila berekoak guztiak, nahiz eta egunerokotasunaren metaforizazioa, irakurketa eta aldaketa izan poesiaren zutaberik nagusienetarikoa. Bestetik, sentimenduak baditu gora-beherak, eta Ibai beroak sailaren ondoren Ibai hotzak dator, poesia honetan bizitza eta heriotza elkarturik agertzen direlako. Unearen gorazarrea egin ohi du idazleak, jakin dakielako unea desagertu egingo dela, eta unearen hausnarketa eginez salbatzen dela gizakia heriotzatik, transzendentzia puntua bilatuz prozesuan. Maitasunarekin batera denboraren joana bildurik agertzen da. Ur barrenera, ibaira, azaletik jausten diren euri tanten jokoak eratzen du liburuaren esanahirik nagusiena: ura bata (ibaia), ura bestea (euria), iraunkorra hura, galgarria hau. Baina egunerokoa eta iraunkorra da ura, bakarra sentimendua. Unea metaforizatzea maite du, batzuetan paradoxa eta esaldi filosofikoa lirikarekin batuz. Txikitasunaren poesiaren zenbait ezaugarri ere ekarri ditu: paralelismo jokoak, aurrera kasik egiten ez duten poema borobilak. Eta izen soiletan, aditzik gabe, eraikiriko poema luzeak. Izadia eta maitearen izakia biltzen diren tokian hasten da Padr¨®nen poesia elkarrizketan.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.