"Kulebroi" bat baino gehiago
Sei urte igaro dira Euskal Herriko mapan Arralde izeneko herria bat-batean agertu zenetik. Nahita edo zapping tarte batean, guztiok bisitatu dugu noizbait kostalde katodikoan dagoen herri berezi hau. Urteetan zehar izan diren errepikapenek ere izan dute zerikusirik. Telebista euskaraz ikusi nahi izan duenarentzat, gosari, bazkari eta afari kide fidelak izan dira Goenkaleko 1000 kapituloak. Garai batean, telebista espainiarrak estreinatu zituen Verano Azul eta Curro Jim¨¦nezen moduan, ETB-k lortu du Joxe Mari, Mar¨ªa Luisa, Txapas, Boga Boga eta Barsobia gure kultura telebisiboaren zati bilakatzea. Goenkaleren inguruan iritzi ezberdinak daudela ere ezin ukatu. Audientziaren diktaduren garai hauetan, telebista kate ezberdinek (publiko eta pribatuak daudela ahaztu gabe) telesaioen eskuetan utzi dute lehen aipaturiko kultura telebisibo hori. Balorazioak balorazio, gure herriko metafora dramatiko kostunbrista honek historia egin duela esan dezakegu. Ospatu berri diren 1000 atalak dira horren frogarik nabariena. Gaur egun, ia ezinezkoa da ikuslegoaren babesa ez duen produktu batek Goenkalek lortu duen estatusa lortzea. Ikusleak izan dira Goenkale Europako telesailen podium-ean jarri dutenak: 1000 atal, 6. denboraldia, 3.000 milioi pezetako aurrekontu metatua. Alex Ezkurdia, Goenkaleko zuzendariak ez zuen halakorik espero. "Bost urte azkar pasa dira, baina hasiera batean apostu handia zen horrelako produktu bat egitea. 100 kapitulu edo egingo genituela pentsatzen genuen eta jadanik 6. denboraldia hasi dugu. Eta denbora guzti honetan aurrera egiten saiatu gara. Goenkale izenaz beti, baina trama eta aktore berriak sartuaz".
Galeseko BBC-ren proiektu batetan oinarriturik, ETB-k jauzi bat egiteko apustua egin zuen. Garai hartan oso ekoizpen gutxik zuten lan erritmora moldatu beharko ziren aurrerantzean. Horretaz gain, gidoi aldetik ere gauzak garbi zituzten. "Kulebroietako elementuak baditu, baina baita gauza gehiago ere. Egunerokotasun handiko telesaila da, errealitatearekin kontaktuan dagoena, modu batean gizartean bizi dugun normalizazioa isladatzen duena. Audientzia, adin guztietakoa, klase sozial ezberdinekoa da. Eta noski, audientzia euskalduna beti ere. Euskararen normalizazioan ere gure apurtxoa jarri dugula esan daiteke". Isladatutako gauzen artean, gisa honetako telesailek mundu osoko ikusleengan duten eragin berdintzailea dago. Venezuela, Estatu Batuak eta Txinan gertatzen den moduan, ikuslego euskaldunaren zati batek errealitatea eta fikzioaren arteko erlazioa nahasten du askotan. Badira kotxea hartu eta Arraldera abiatu direnak Boga Bogan Joxe Mari eta Eusebiorekin pote bat hartzeko asmotan.
Malgutasun handia
Euskal Herriko Unibertsitateko Ikusentzute irakaslea den Patxi Azpillagak beste ikuspegi batetik aztertu du Goenkale fenomenoa. "Telesailak egiteko modu berria ekarri zuen Goenkalek. Lehen zeharo artesanalki egiten ziren serien aldean, industrializazio planteamendua ekarri zuen: epe luzerako aurreikusitako produktua eta ekoizpen oso merkea. Aurrekontu falta honi ilusioz ekin zitzaion, hestuasunak sorkuntza areagotuko zuelakoan. Eta hasiera batean hala izan bazen ere, gero estankaturik geratu zela esan daiteke".
Aurrekontu urriak direla eta, presioa ETBtik Pausoka ekoiztetxera eta bertatik egile eta sortzaileengana pasatzen da. Telesaila hasi zenetik ugariak izan dira bertan lan egin dutenen arteko istilu eta ika-mikak. Gisa honetako telesail batek sortzen dituen higadurak direla eta, profesionalen joan-etorri ugari izan da Goenkaleko plantillan. Zaila da kondizio horietan lan egitea. Hala ere, Goenkaleko arduradunei ezin zaie ukatu momentu txarretan izan dituzten erreflexuak. "Ikuslearen nondik norakoak aztertzen eta produktua horretara moldatzen guztiz asmatu dute. Malgutasun kapazitate handia erakutsi du Goenkalek", dio Patxi Azpillagak.
Telesail honek programazioan bere txokoa lortu badu ere, "argi dago ETB-k ez duela inoiz beste kate askoren aukera eskaintzeko modurik, baina sorkuntzan, ikusentzutezko produktu berri eta berritzaileekin ez badu arriskatzen ez dago zereginik. Dagoeneko, Euskal Herriko profesional batek baino gehiagok kanpokaldera joateko erabakia hartu behar izan du, hemen ez baitzaio aurrerapausorik emateko aukerarik eskaintzen".
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.