Fundazioaren esperoan
Iazko ekainak seian ireki zizkion bere ateak publikoari estreinakoz Donostiako Kursaalak, Rafael Moneoren proiektuari jarraiki egindako lanak guztiz amaitu gabe oraindik. Lehenengo urte erdian zehar inaugurazio programaketa berezi batek osatu zuen bere eskaintza, Kursaaleko kudeaketaren arduradunek lotuta. Hasieratik, helburua erakunde publikoek eta hainbat elkarte pribatuek areto berriek posible egiten zuten jarduera kultural anitzagoaren antolakuntzan arituko zen fundazio bat sortzea izan zen. Fundazio horrek ez du itxurarik hartu oraindik, ordea.Kursaalaren inaugurazio programaketa ofiziala burututa, ekimen elkarte pribatuek ere euren eskaintzak aurrera eraman dituzte Ganbara Aretoan eta baita Auditorioan ere, baina lehen kritikak iritsi dira. Alde batetik, eskainitako zenbait musika emanaldienak, baina batez ere, orain arte kultura eskaintza uda partera mugatua zuen hiri batek egun berean bi ekitaldi batera programatuta izateagatik.
Datozenak
Kursaaleko arduradunek diotenez, beraiek aretoaren alokatzaile papera betetzen dute soilik, hasierako inaugurazio ekitaldietaz at. Hortik aurrera, ez dute eraikuntza berriek sortzen dituzten aukeren inguruan erabakirik hartzen eta ondorioz programaketan parte hartzen.
Donostiako alkateak, kuboen inaugurazio eguna iristear zegoela, hauen ekitaldi eskaintza Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalaren eskuzabaltasunaren arabera egongo zela zioen, eta ondoren, balizko fundazio horrek urteko 90 milioiko aurrekontua izango zuela ere aipatu da, baina horretarako lehenengo martxan jarri behar.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Donostiako Orfeoiaren kontzertuetaz gain, hurrengo ekaina arte Luz Casal; Plovdiv-eko Orkestra Filarmonikoa; Bulgariako Operako orkestra, abesbatza eta bakarlariak; Sofiako Orkestra Akademikoa V. Arnaudov Abesbatzarekin eta Juan Perro-ren kontzertuak programatuta daude, Maiatza Dantzan jaialdiarekin batera.
Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalak sortu beharreko fundaziora daraman bidean oztopoak agertu dira. Dirudienez, garrantzizkoena aldundiaren aurrekontuak onartzeko zailtasunak.
Nahiz eta guztiz finkatzeko fundazioa gauzatu arte itxoin beharko den, irizpide orokor batzuez hitz egiten du Donostiako Udalean Kultura Zinegotzia den Ram¨®n Etxezarretak. "Kursaalean kabida duen genero orori leku egitea da asmoa, eta diziplina ezberdinen artean programa orekatu bat egitea, aretoa musikarako bereziki prestaturik dagoela kontutan hartuta". Orain artean eskaintzaren herena bultzatu du ekimen pribatuak, eta pisu hau aurrerantzean ere handia izango dela irizten dio. Fundazioaren zereginen artean, egun bererako bi ekitaldi ez programatzen saiatzea legoke. "Hiri honetan programatzen dugun guztion artean nolabaiteko koordinazioa behar dugu eta hori lortzeko plataforma egokia fundazio hau litzateke". Prestatutakoari buruzko informazioarekin datu base bat eratu eta programatzaile guztiak jakinaren gainean izatea bide bat litzateke, "baina argi izan behar da horrek ez diola inori bere eskaintza egitea eragozten", dio zinegotziak. "Beste kontu bat da bi ekitaldi egun berean izanda ez diozula bakoitzari errentagarritasun osoa ateratzen".
Bi esparru
Kursaalaren erabilpenari dagokionean Etxezarretak bi esparru bereizten ditu. Alde batetik, alderdi profesionala dago, kongresuena batik bat, eta bestetik kulturala. "Esparru profesionalaren garapen handi batek kulturalaren mugatzea dakarrela kalkulatu behar da, eta Kursaala ez dela Donostiaren tamainako hiri batean egunero ekitaldi bat programatzeko ere. Zenbait gauza zaharberritutako Victoria Eugenia Antzokian egin beharko dira Kursaala okupatuta dagoelako".
Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokionean, etorkizunean martxan jarri nahi den fundazio horretako beste kidea, aurrekontuak onartuta ez egoteak derrigorrezko geldialdia sortzen dio. Dena den, kultura saileko buru den Luis Mar¨ªa Bandr¨¦s-ek joan den ostiralean diputatuen kontseiluari zenbait arlotan, hau barne, diru ezartzeak eskatzea posible egingo duen arau foral baten proposamena aurkeztu zion. Batzar Nagusietan ere baieztapena jasoz gero momentu honetan fundazioak jasaten duen nolabaiteko blokeoa bukatuko litzateke, eta bai Foru Aldundiak eta baita Udalak ere elkarrekin Kursaaleko programazioa bultzatzeko erremintaren sorrera erraztu.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.