Konplexurik gabe
"Euskara batua behar dugula zalantzan jartzen ez den momentuan, erabilera zainduetarako eta idatzirako behar dugula guztiok argi dugun momentuan, beharbada iritsi da unea ahozko erabileretan batez ere, euskalkiekin, etxeko hizkuntzarekin zer gertatzen den planteatzen hasteko". Euskaltzain eta Jagon Saileko buru den Miren Azkaratek Europako beste zenbait lekutan dagoeneko hausnarketa hori egina dagoela aipatzen du arrazoietako bat bezala, gaiaren inguruan hainbat txosten teoriko eta esperientzia badaudelarik.Oraindik erabat finkatu gabe badaude ere, hausnarketa honetan jorratzeko gaietako bat hitz egiteko modu bakoitzaren lekua zein izan daitekeen aztertzea litzateke. "Ohetik altxatzen garen momentutik berriro lotara goazen arte ez gara euskara zainduan aritzen", dio euskaltzainak. Horregatik, haurrekin hitz egiteko modua, eskolak emateko hizkera egokia, osasun zentro batean jasotzen diren telefono deien arduraduna edota goi mailako kargu batek adierazpen publikoak egiteko erabili behar duena desberdinak izango dira, halabeharrez.
Gaia ez da gaur egungoa. Badira urte batzuk euskalkien hainbat esparruetako erabileraren inguruko hausnarketa bati ekitea planteatu zela. Jagon Sailak izan du bere sorreratik bide horretatik lan talde bat abiatzeko asmoa.
Askotan azpimarratu den arren, Azkaratek berriro argi utzi nahi du ondorengo alderdi hau: "Euskara baturako eman diren arauak eman direnak dira, baina ez gehiago. Euskalkietan erabiltzen diren hitzak batuan ere erabiltzea zilegi da askotan. Eseri-ren ondoan, jarri ere batua da", berak dioen bezala, eta bakoitzak etxean ikasi duena batuaren barruan erabiltzeko aukera handia dago. Euskalkiak naturaltasun handiagoz eta konplexurik gabe erabili beharko liratekeela da euskaltzain honen iritziz zabaldu beharreko mezua.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.