Ahaztu nahiak gogoratzea dakarrenean
Igartza literatur bekaren hirugarren deialdia luzatu berri denean, egokia iritzi diogu lehen deialdiak emaniko uzta hizpidera ekartzeari. Beka honi esker Julen Gabiriak lehen eleberri baten proiektua aurrera eraman ahal izan du: Connemara gure bihotzetan. Eleberri honetako pertsonaia nagusiak, Txemak, neska-laguna galdu berri du auto istripu batean, eta honi azken agurra emateko asmoz, hark Irlandara eginiko azken bidaia egitea erabakiko du.Horretarako, neska-lagunaren gelan aurkituriko diskete batean gorderiko egunkariaz baliatuko da; besteak beste, bertan gorderiko artxibo bakoitza irekitzeko beharrezkoa zaizkion kodigo sekretuen bila abiatuko da Irlandara. Hortaz, hasiera-hasieratik jakin-mina piztea lortzen da: are gehiago, irakurketan aurrera egin ahala, ezer ez da dirudiena izango, eta ezusteak etengabeak izango dira, gustuko ez dituen hainbat gertaeren berri izango baitu.
Hartara, eleberri honetan literaturan oso erabiliak diren baliabideekin egin dugu topo: bidaia eta egunkariaren teknikaren erabilera, kasu. Azken honen bidez, modernitatean nitasunak, eta ondorioz, biografiarekin loturiko narrazioek bereganatu duten indarra islatzen da.
Bidaiaren baliabide honek, bestalde, Lourdes O?ederraren Eta emakumeari sugeak esan zion eleberria ekarri digu gogora. Hemen ere pertsonaia nagusiaren bidaia fisikoa barne bidaia batek bultzaturikoa da: eleberri honetan, ilusioaren bilaketak, Gabiriarenean, barne soseguaren eta ahanzturaren bilaketa da. Haatik, Jon Arretxeren Oroituz eleberriarekin dituen antzekotasunak ugariagoak dira: bietan bikote baten arteko harremana da aitzakia narratiboa; atalak leku izenen bidez izendatu dira, bidaia-liburu baten itxura emanez; egunkari baten irakurketaren bidez plano ezberdinak txertatzen dira, eta azkenik, bi eleberrietan han-hemenka itxuraz hariarekin lotura zuzenik ez duten narrazio laburrak tartekatzen dira, genero ezberdinak nahasiz.
Gabiriaren kasuan, nabarmena da eleberriaren maila narratibo nagusiaren eta narrazio laburren arteko aldea: hari nagusian lekua nahiz denbora xehetasunez irudikatzen diren bitartean, narrazio laburretan zehaztugabetasuna nabarmena da. Dena den, txertaturiko narrazio labur hauek atal bakoitzean kontaturikoarekin hertsiki uztarturik daude, hausnarketari bidea zabalduz, eta interpretaziorako bideak zedarrituz.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.