Hedatzen ari den esparrua
GAIAKDuela egun batzuk eman zituen ezagutzera Eusko Jaurlaritzako Kulturako Sailburuordeak, Imanol Agotek, Euskal Antzokien Sareari buruzko 1999ko datuak. Balantzea baikorra izan zen eta euskal antzerkiaren osasun ona garbi geratu zen. Errenteriako Hiria aretoa iaztik da Sareako kidea, eta bertako arduradunetako batek, Ana Medierok, partaidetza honen abantailak azpimarratzen ditu. Aretoa ireki zela hiru urte badira ere, duela urte eta erdi hasi zen programazioarekin. "Lehenengo abantaila, noski, ekonomikoa da. Ikuskizunak ekartzea merkeagoa da orain, eta horregatik gauza gehiago programa ditzakegu", dio Medierok. "Sarreren salmentarekin ez dugu asko irabazten, Errenteria Hiria aretoan saltzen den sarrera garestiena 800 pezetakoa da eta, eta atzetik dugun laguntza horrekin asko errazten da programazio bat lotzea". Euskara eta gaztelaniazko heldu eta haurrentzako antzerkia dira bertan eskaini dituzten ikuskizun gehienak, hainbat kontzertu ere izan dituztelarik.
Urtean zehar 1.276 pertsona pasa ziren iaz 300 bat lagun jasotzeko edukiera duen areto honetatik. Guztira, bederatzi antzerki ikuskizun eta bi kontzertu, Joseba Tapia eta Oskorrirenak, izan ziren ikusgai. Antzezlanei dagokienean, arrakastatsuena Takolo, Pirritx eta Porrotxen Baserrian izan zen, Lourvier's-en emanaldia paretsu gertatu zelarik publiko kopuruari begiratuta behintzat.
Programatutako hamaika ikuskizunetatik, gehiengoa euskarazkoa izan zen, eta bost Sarearen barnekoak ziren. Ana Medieroren ustetan, "momentu honetan, kulturak errentagarri izateko administrazioaren laguntza behar du atzetik; gutxienez, gurean bezala, sarreren prezioak merke mantentzen diren aretoetan". Laguntza horren truke, aretoek gutxieneko baldintza tekniko batzuk bete behar dituzte eta urtean ikuskizun kopuru minimo bat programatzeko konpromezua hartzen dute.
Durangoko San Agustin Kulturguneko arduradunek ere Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundira eskakizuna bidali zuten sarearen parte izateko, antolaketa eta dirulaguntza aldetik zituen abantailengatik. Areto hau Bizkaiko areto publikoen artean txikienetakoa da, 320 ikuslerentzat lekua duelarik.
Joseba Aizpurua bertako arduradunak positibotzat jotzen du ere bertan sartu izana. "Programaketa mailan askoz ere gauza gehiago ekartzen ausartzen gara, badakigulako urte bukaeran hor izango dugula nolabaiteko ziurtasuna", dio Aizpuruak. Erakundearen parte direnetik, Sarearen barnean programatutako ikuskizun aipagarrienak Nuevo Ballet Espa?olenak izan dira, azkena Flamenco Directo. Euskarazko ikuskizunetan, erakundeak % 60ko diru laguntza ematen du, eta gaztelerazkoetan % 50ekoa.
Ikusle hoberenak
Takolo, Pirritx eta Porrotxen Baserrian izan da euskaraz ikusle gehien izan dituen antzezlana, 6.500etik gorako kopuruarekin. Agust¨ªn Mujikak, Takolok, azaltzen duenez, ikuskizuna 2 eta 9 urte bitarteko haurrengan pentsatuz egina dago batik bat, baina horiek antzokira eramango dituzten helduak ere kontutan hartuz. Taldeak 170 emanaldi inguru eskaintzen ditu urtean zehar. Sa-rearen barnean egoteko, erakundeak talde edo ikuskizun bati batez ere eskatzen diona kalitate maila jakin bat ematea da Takolok dionez. "Nire ustez talde ezaguna izatea, maila bat izatea eta akaso historia ere. Guk 13 urte daramatzagu lanean, eta baditugu merkatuan hainbat disko eta bideo. Pentsatzen dut, neurri batean, horrek konfidantza ematen duela. Bestalde, taldea beraren egiturari begiratzen diote, enpresa bat den, langileak nominan dauden eta abar".
Taldearentzako abantaila nagusia aretoek dituzten dirula-guntzatan datza. "Pentsa gurea bezalako ikuskizun bat muntaia handia dela. Jende asko mugitzen da emanaldi bakoitzerako, argiztapena dago, soinuaren prestakuntza, artistak, eta horrek guretzako dirua suposatzen du. Ondorioz, gure ikuskizuna programatu ahal izateko areto askok laguntzaren bat behar dute", dio Mujikak.
Ikusleen kopuruak gora egin du, emanaldi sortarekin batera
Hirugarren urtea bete du Euskal Antzokien Sareak eta denbora honetan egindako bidearen balantzea, dudarik gabe, baikortzat hartzen dute bere arduradunek. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimena izan zen Sarearen sorrera, aurten bigarrengoz aurkeztu dituztelarik datuak. Sortu eta berehala, bat egin zuten erakunde berriarekin Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, eta baita gutxieneko baldintza batzuk betetzen zituzten aretoak zituzten hainbat udalek ere. Momentu honetan, 32 dira Sarearen barruan dauden aretoak, iaz Durangoko San Agustin Kulturgunea, Errenteria Hiria eta Donostiako Gazteszena batu zitzaizkiolarik. Aurten, aldiz, Bilboko Arriaga Antzokia eta Arabako Foru Aldundiak egin dute bat Sarearekin.
Sarearen sorrerak euskal antzerki sare publiko baten beharrari erantzun nahi zion, Eusko Jaurlaritzatik argitzen dutenez. Bide batez, gainera, funtzionamenduaren koordinazioa lortu nahi zen eta antzerki ekimena dinamizatu. Datuak argiak dira. Iaz Euskal Autonomi Erkidegoan antzokietara hurbildu ziren ikusleak 420.000 izan ziren, eta hauetako % 65 Sareako ikuskizunetan izandakoak dira, 220.000 inguru. Ekimena gehiegi babestearen arriskua ez dela existitzen azpimarratzen dute Eusko Jaurlaritzan. "Duela urte gutxi arte ez zegoen aretorik, baina azken bi hamarkadatan asko ireki dira, eta gehienak publikoak izan dira, udaletxeenak batik bat, inbertsio garrantzitsuak exijitu dituztelarik". Gaur egun, sendotzen ari den sare bat dago eta bere funtzionamendurako laguntza behar du, baina Jaurlaritzatik azpimarratzen dutenez, "azkenean, publikoak leihatilan ordaintzen du, eta kalitaterik eskaintzen ez bazaio argi dago ez dela joango".
Eskaintza anitza
1999. urtean gehien ikusitako ikuskizuna, helduei zuzendutakoen artean, Tanttaka Teatroaren El florido pensil izan zen, 20 emanalditan 9.332 ikusle izan zituena. Haurrentzakoetan, aldiz, eta euskaraz, Takolo, Pirritx eta Porrotxen Baserrian izan da arrakastatsuena, 6.576 ikuslerekin. Haurrei zuzendutako programazioak osoaren % 29 suposatzen du, heziketak eta publiko berri bat sortzeak duen garrantzia argi utziz.
Baina programatutako ikuskizunak eskaini dituztenak bai Euskal Autonomi Erkidegoko, bai Espainiako eta baita atzerriko konpainiak izan dira. Ikuskizunei dagokienean, antzerkia da, alde nabarmenarekin, gehien programatu dena, bere atzetik dantza, lirika eta musikalak datozelarik. "Euskal antzerkia, ziurrenik, bere momentu historiko hoberenean dagoela esan daiteke. Eta guzti hori lehendik jende askok egindako lan handiaren emaitza da. Administrazioak, bere aldetik, lan hau bultzatu egin behar du eskura dituen erreminten bidez, eta hauetako bat da Sarea".
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.