Gezurrak: usteak erdia ustel
Iban Zalduaren Gezurrak, gezurrak, gezurrak ipuin bildumako hainbat ipuinen harira, "usteak erdia ustel" esaera egoki txerta genezake. Izan ere, bilduma honen izenburuak irakurleon irakurketa-jarduera erabat baldintzatzen du, berau gezurra noiz agertuko zain utziz. Irakurleak egia eta gezurraren (hots, errealitate eta fantasiaren) mugako harian ibilarazten gaitu, bataren zein bestearen artean hautatzera joaz. Honela, irakurleak egindako aukeraketaren arabera, geure baitako sinesmenak zeintzuk diren jakin ahal izango dugu; hots, egiatzat ditugunak ezagutzeko lagungarria izan dakiguke.Nire aburuz, lan honetan egoera ororen erlatibotasuna, eta gaur egun itxurakeriak duen lekua islatzen dira. Egoerak erlatibizatzeko egoera beraren aldibereko alderdi ezberdinen erakusketa eskaintzen zaigu; hartara, ikuspegi aldaketak gauzak neurtzeko orduan duen garrantzia azpimarratuz. Are gehiago, itxurakeriak berak sarritan besteen aurrean irudi bat erakustera garamatza, mozorro bat jartzera bultzatuz.
Hortaz, munduari buruzko ikuspegi zatikakoa dakusagu. Horretarako, alde batetik amaiera irekiak darabiltza; bestetik, gizon bakoitzaren eta ororen artean dagokeen harremana. Honela, usterik sendoenak gezurtagarri gerta daitezkeela ikus daiteke. Era guztietako gezurrak ditu hizpide: oroitzapenak, esaterako. Izan ere, hauen alderdirik gehientsuenak asmaturikoak dira, geure buruan desitxuratu eta egiatzat harturiko irudiak.
Tonuari dagokionez, kontakizun gehienei umorea, ironia, sarkasmoa nahiz satira kutsua darie. Dena den, iruzur hauek guztiak errealismo itxurako adierazpenak erabiliz irudikatu ditu. Gezur horiek eguneroko errealitatean kokatu ditu, egoera hauei atera dakiekeen zuku literarioa azalaraziz. Are gehiago, gehienetan eguneroko tragedia ezdeus barregarriak ezkutatu ohi dira narrazioen azpian.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.