Poesia, bere osotasunean
Ekitaldi eta argitalpenak
Eraikin ederra da Zarauzko Sanz Enea kultur etxearena, dotorea benetan. Eraberritua, hil honetan Fernando Mill¨¢n egileari eskainitako erakusketa batek, Las escrituras materiales izenekoak, agurtzen zaitu sartu bezain pronto. Eraikinak dituen bi solairuetan, haur liburutegiarekin batera, liburutegi nagusia eta hemeroteka jasotzen dira. Poesiari, aldiz, sotoan, erdi ezkutatuta bezala, egin diote bere lekutxoa. Olerti Etxea izena eman diote eremuari, eta olerkia ardatz, besteak beste, errezitaldi, erakusketa, hitzaldi eta egileei eginiko elkarrizketak antolatzen dira.Pixkanaka-pixkanaka, oztopoak gaindituz, gauzatzen joan den proiektua da Olerti Etxearena. "Jaio eta handik bi egunera otu zitzaidan ideia hau", dio erdi brometan Leopoldo Zugazak, Olerti Etxearen arima denak. 1998tik aurrera, ordea, Zarauzko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Kutxa Fundazioa eta herritarren laguntzari esker, jarri zen martxan. "Olerkia ezagutzera ematea da gure helbururik nagusiena", zehazten du Zugazak, "baina olerkiaren kreazio nahiz irakurketak neurri berean kezkatzen gaitu".
Bulego eta erakustareto banaz osatzen da Olerti Etxearen eremua. Erakustaretoan datozen bi hilabeteotan ikusgai izango den erakusketa prestatzen ari ziren ostiralean; euskal egile eta editoreen lana jasotzen duen bilduma literarioarena, hain zuzen. Bulegoa, berriz, txikia da, poesia liburuek guztiz hartu dutena.
Ohiko errezitaldiez gain, era guztietako ekimenak dituzte eskuartean Olerti Etxean. "Gure lana ez da olerkira bakarrik mugatzen", dio Zugazak, "eta horregatik, literatura bere osotasunean lantzen dugu". Gainera, antzerkia, zinema eta musikari ere leku egiten zaie asteartetan.Antolatzen diren ekitaldien artean, aldiz, idazle bati eginiko elkarrizketa da arrakasta handia izan duena. Felipe Juaristik jada Jorge Arang¨¹¨¦s eta Joan Mari Irigoien elkarrizketatu ditu, eta ostiralean, Jos¨¦ Fern¨¢ndez de la Sota poeta bilbotarrak Mari Feli Mariezkurrenaren galderei egin beharko die aurre. Zugazaren esanetan, hala ere, "arrakastaren kulturan" bizi gara. "Idazlea ezaguna bada, aretoa gainezka egoten da; bestela, ez. Mitomaniak indar handia du tamalez, arrakasta balioaren ispilu izan ez arren".
Olerti Etxearen babesaz ere argitalpen bat baino gehiago topa daiteke. Literatura. Agiriak & Idatziak (Jean-Baptista Dasconaguerre eta Jos¨¦ de Manterolari eskainita) eta Zubizabal dira horietako batzuk. Urtean zehar argitaratutako obren zerrenda osatzeaz gain, berehala euskaraz idatzitako poesiaren bildumari ere ekingo zaio.
Zugazaren ustez, "poesiak ez du inoiz egun duen oihartzunik izan". Hala ere, berak ez du lo hartzeko asmorik: "Gazteak gureganatzea da orain lortu behar duguna", gaineratzen du.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.