Laguna agertu zenekoa
GAIAK
Hastapenak zailak izaten omen dira. Musikari hauen kasuan, lehenbiziko oztopoa hizkuntza izaten zen, horregatik garrantzitsua zen beraientzat aldez aurretik etorritako erkide baten laguntza izatea. Arazo horien aurrean, nolabaiteko lotura sortzen zen beraien artean, gerora adiskidetasuna bihurtuko zena.Hamabost urteko epean guztiak ez dira momentu gozoak izaten. Hala ere, atzera begiratu eta egindako bidearen balantzea egitean onenak gogoratzen ditugu.
Lech Zienkiewizc poloniarrak ez du erraz ahaztuko egun hura. 1983ko abuztuaren 12a zen Madrilera emaztea eta lagun baten bila joan zenean. Bera bi hilabete lehenago etorria zen Bilbora, bertako orkestrara sartzeko oposizioetan parte hartzeko.
Aireportuan auto bat alokatu zuten eta iparrerantz abiatu ziren. Burgosera heldu orduko, euria gogotik botatzen hasi zen. Auto ilara bukaezinak, eta, irratian, ulertzen ez zituzten albisteak. Urte hartan Bilbo astindu zuten uholdeez hitz egiten zuten irrati esatariek.
Gasteiz parean, ezin zutela jarraitu esan zien poliziak, han eman beharko zutela gaua. Beraiek hala ulertu zuten behintzat. Hotelak gainezka zeuden eta autoa gasolinarik gabe geratu zen. Euritan, bultzaka eraman zuten kilometro batzutan. Lech-en emazteak konortea ere galdu zuen.
"Bat-batean, bertako gizon bat etorri zitzaigun", dio Lech-ek, "ingelesez esan zigun bere etxera joateko. Hiru egun eman genituen han. Oraindik ere eusten diogu harremanari. Momentu hartan, bizia salbatu zigula sentitu genuen".
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.