Ekialdeko eskola
Musikari garrantzi handia ematen dion gizartean haziak, ekialdeko musikariak funtsezkoak dira orkestren garapenean
"Ogibide latza"
GAIAKWaldemar Machmar-ek atzamar potolo eta esku zabalak ditu -"harakin eskuak dira", dio berak-. Ez omen dira horiek biolin-jole finen ezaugarriak, baina inor ez da Euskadiko Orkestra Sinfonikoan (EOS) sartzen instrumentua ez badu menperatzen. Jazarri aurretik mahai azpian utzi du kontu handiz darabilen kutxa beltz luzanga. Andras Cserna hiztunagoa da itxuraz. Hari instrumentistek atzamar puntetan dituzten kailuak nabarmentzen dira ardo kopa hartzen duenean. Kontrabaxu-jolea da. "15 urte nituela bi biolin hautsi nituen eta aitak beste instrumentu sendoago bat aukeratu beharko nuela esan zidan", dio barrezka, segundo batzutan benetan ari ote den zalantza utziz mahaikideei, Kursaal-eko jatetxeko txoko batean.Biak EOSko kideak dira. Beste hainbat musikariren antzera, 80ko hamarkadan jaioterria utzi zuten (Andras hungariarra da jaiotzez eta Waldemar, aldiz, poloniarra) Europa edo Ameriketako orkestretan lan egiteko. Musika irakatsi, ulertu eta bizitzeko beste modu baten ordezkariak dira. "Ni bost urterekin hasi nintzen musika ikasten eta 23rekin amaitu nuen, oinarrizko maila, ertaina eta gorena gaindituta", azaldu du Machmar-ek. Ikasketa prozesuaren lehenengo urteak funtsezkoak dira teknika musikalaren oinarriak barneratzeko, hori dela eta umetatik joaten dira kontserbatoriora. Gainera, hezkuntza orokorra antolatua dago musikarekin edo beste jarduera batzuekin (kirola adibidez) bateragarria izan dadin.
Oinarri horrekin ez da harritzekoa Europa erdialde eta ekialdetik etorritako hari instrumentistek Europako orkestra nagusietako postu gehienak eskuratu izana. German Ormazabal Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendari nagusiaren iritziz, musikari horien ekarpena oso garrantzitsua izan da urte hauetan. "Orkestra bera sortzea ahalbidetu dute, zentzu horretan beraien ekarpena funtsezkoa izan da. Arazorik gabe integratu dira gure gizartean eta arlo musikalean asko eman digute, nahiz eta orkestrako arduradun moduan, bertoko musikarien alde lan egin behar dudan", azaldu du. Ildo horretan, "garrantzitsua" deritzo Euskadiko Gazte Orkestra egiten ari den lanari, "epe ertain eta luzerako proiektua", irakaskuntza eta orkestra nagusien arteko zubi lana egiteko sortu zena.
15 urtetan euskal orkestrek izan duten bilakaeraren lekuko izan dira musikariok. Baita azpiegitura alorrean eman diren aurrerapausoenak ere. Bilboko Euskalduna Jauregia eta Donostiako Kursaal-ek Euskadi eta Bilboko orkestra sinfonikoen emanaldi asko hartzen dituzte gaur egun. Acras Cserna-ren hitzetan, horrek "kalitate gehiago" ekarri du eta musikarien beraien motibazioa gehitzeko pizgarria izan da, "akustika ona duen leku batean bazaude, jotzeko gogoa ematen baitizu horrek".
Bilbo-Behobia autopistaren beste muturrean, Jan Gajecki izan zen Bilboko Orkestra Sinfonikora (BOS) sartu zen lehen biolin-jole poloniarra. Arrano Zuria Euskal-Poloniar Kultur Elkarteko lehendakariordea ere bada. Pasa den astean elkarte horrek hirugarren urteurrena ospatu zuen eta musika elkarte batek antolatutako topaketa zirudien bilerak, han ziren gehienak euskal orkestra profesionaletako kideak baitziren."Horrela izaten zen. Lagunen bat joaten zen orkestrak sortzen ari ziren lekuetara: Lyon, Bilbo edo Mexikora, esaterako; eta, gero, beste lagun bati deitzen zion. Nik hona etortzen lagundu nien hainbat erkideri", gogoratzen du Gajeckik.
Horietako batek, Lech Zienkiewicz BOSeko biolin-joleak, honela deskribatzen du urte hauetako bilakaera: "Hemen musikari onak bazeuden lehen ere, baina gutxi ziren. Pixkanaka-pixkanaka, ordea, kalitatezko musikariak sortu eta orkestretan jotzen dute gurekin batera. Lan asko egin beharko dute ogibide latza delako".
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.