Betiko habia
Bittoriano Gandiaga txikitan eraman zuten Arantzazura, eta ordutik ezkero gutxitan jaitsi zen handik, eta beti itzultzeko asmoa sendoa harturik, ez baitzen -haren hitzak dira- Arantzazutik kanpo ezer, edo -nire iritzia da-, ez zitzaion gustatzen Arantzazutik kanpo izan zitekeena. Hala ere, ez zuen galdu, pentsa daitekeen kontrara, kanpo errealitatearekiko loturarik batere. Bazekien euskal literaturan nor zen nor. Pasadizo bat esango dut, orain arte, begirunez, esan ez dudana. Behin Arantzazura joan ginen ETBrako elkarrizketa bat egitera, Fahrenheit programarako hain zuzen, eta Bittorianok abegi ona egin zigun eta, salda beroa emateaz gainera, hotz baitzegoen goialde hartan, gure galdera guztiei erantzungo ziela zin egin zuen. Berehala bukatu genuen elkarrizketa, eta gero, teknikariek aparatuak jasotzen eta biltzen zituzten bitartean, solasean hasi ginen. Niri, airean kardantxiloa marrazten zuen irribarreaz, gaizto fama nuela esan zidan, eta gaineratu zuen, 'enfant terriblea omen zara'. Poztu nintzen oso, norbaiti enfant terrible deitzen badiote, maite duten seinale baita eskuarki. Patziku Perurena ezagutzen ote nuen galdegin zidan gero, eta adiskide nuela erantzun nionean, barka eske hasi zitzaidan bera. Garai hartan bertsolarien dogmak astindu zituen Patziku Perurenak artikulu batzuk medio. 'Astokilotzat jo nuen orduan', aitortu zidan Gandiagak, 'baina gero pentsatzen jarrita konturatu nintzen Patziku Perurena hori, Emily idatzi zuen poeta handia zela. Eta damutu nintzen astokilo deitu izanaz'.
Naturak kantari ederrak izan ditu euskaraz. Gandiagak, Patziku Perurenak -Mikel Arregik ere bai-, berezko poetak izanik, bat egin dute Naturarekin, zoragarri ikasi dute lurraren arrabita jotzen, lurrari doinurik ezkutuenak kanporatzen ikasi duten bezala. Baina Gandiagak menditik irteteke mundura jotzen zuen batzuetan. Hor dugu Hiru gizon bakarka, Euskal Herriari, bere kulturari, euskarari finean, eskainitako poemategia; hor dugu Uda batez Madrilen. Hor dugu Denbora galdu alde. Joan den mendeko poesian izan diren joera guztiek aurkitu zuten Gandiarengan lurrez eta egur soilez eginiko habia. Betiko gainera.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.