Aingurak eta galderak Benitoren poema liburuan
Vladimir Brigada aldizkarian zenbait poema argitaratu ondoren, Jon Benitok (Zarautz, 1981) bere lehen poema liburua argitaratu du, eta benetan errespetuz begiratu behar den sarrera egin du letren munduan.
Aingurak erreketan deitzen da liburua. Baina aingurak iraunkortasuna adierazten badu ere, bidaia baten inguruan eraturiko liburua da hau, eta bere kritikorik onenak, I?aki Gurrutxaga idazleak, esango lukeen moduan aingura tokiz kanpo dago, errekan dago, ez itsasoan, eta horregatik tokiz kanpo dago, aingura 'ibiltaria' litzateke liburuan agertzen dena.
Neurri horretan kontrakoz osaturiko eta beteriko liburua dugu hau. Jarraitzen du aingura izaten, baina ibaiaren -uraren- joan etorrian dator liburua. Iraunkorra dena -aingura- eta historia eta bizitza, berez aldakorrak direnak, uraren eta ibaiaren bidez ematen dira. Abangoardia historikoaren legeak jarraitzen dira, baina, neuretzat dut, aho-literaturak eskainitako irudiek sortzen dutela beste aldea, sinestesiaren jokoetan, izadiaren agerpenean. Modernitate ondorengoaren zenbait pasarte badira, adibidez nortasunarekin jolasten duen 'Akats kronologikoa' hunkigarria, baina identitateak ere berea ematen du. Galderak eta zalantzak nagusitzen direla esango nuke, baina poemen bukaerako bertso bakar horietan zenbait ziurtasun ematen direla iruditzen zait.
Oroimenak eta etorkizuna
Oroimenak agintzen du zenbait pasartetan, baina etorkizunari buruzko larrialdiak ere bere pisua utzi du poemategian.
Ibaiaren kronika poetikoa dugu hau. Eta hona hemen beste kontrajarpena. Kronika diodanean ez nuke kazetaritzaren kronika aipatu nahi. Bere sorreratik hasi eta itsasoratu ondoren bidaiaren joan-etorria adierazten du testuak. Baina poetikoa da, zatiz eta galderaz emana. Idazleak berak garrantzi handia eman die galderei. Poemategiaren atalak errepasatuko bagenitu, ibilbidearen pasarteak izango genituzke begien aurrean: Ezti usaina, Pagadi bat lanbropean, Sustraiak eta adarrak, Helmuga gabeko bidea, Harea Itsasertzean. Esango nuke poetaren ahotsa loditzen joan dela azken aldera. Errekurrentziak, esaldien errepikapen aldatuak, esaldien joko erritmikoak ahotsa eman die poemei.
Zenbait sinbolo nagusitu egin dira testuan: zapatari eta zapata, bidaiaren zentzu nagusia, birikiak ez itotzeko, galdera eta beldurra. Baina guztiaren gainetik izaten jarraitzeko borondatea dagoela esango nuke. Eta bizitzari harriduraz galdetzen dion begirada, tonua delarik poemategian nagusitzen den espresabiderik garrantzitsuena.
Jon Benito: Aingurak erreketan. Susa, Zarautz. 2001, 79 orrialde.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.