Eleberrigile berriak
Estrainekoz helduei zuzentzen zaizkie euren nobelatan Josu Landa eta Fernando Morillo Estrainekoz helduei zuzentzen zaizkie euren nobelatan Josu Landa eta Fernando Morillo
Geure literaturako argitalpen gehienak Durangoko azokara begira plazaratzen badira ere, urtean zehar badira beste hainbat argitalpen data esanguratsu (sariak, liburuaren eguna). Durangoko azokari eskaintzen zaion aparteko arreta kontuan izanik, urtean zehar argitaraturiko gainerako liburuak oharkabean igarotzeko arriskua dago. Horregatik egokia iritzi diogu berriki helduentzako eleberrigintzan lehen urratsa eman duten bi idazleren lanak aipatzeari.
Fernando Morilloren Ortzadarra sutan eleberrian, bi hari ezberdin aurkezten zaizkigu; bata 1986. URTEA deiturarekin izendaturikoa, eta bestea, 2002. URTEA. Nahiz eta bi hari hauen atalen sarrerak garai horri erreferentzia egin, eleberrian irudikaturiko gertaerak urte jakin hauetan kokatzeak ez du berebiziko garrantzirik. Izan ere, batik bat hamabost urte hauek pertsonaiak nola eraldatu dituzten aurkeztu nahi izan da. Hartara, gazteek izan ohi duten bizi gogo, jakin-min eta ausardia, denboraren igarotzeak ekarri ohi duen asperdura eta ohikotasunarekin alderatzen ditu, gazteen gogo bizi horiei eusteko beharraren alde eginez. Pertsonaia hauek jasandako aldaketetan gainerakoekiko harremanek pisu nabarmena dute. Pertsonaien arteko harreman hauek batik bat elkarrizketen bitartez irudikatzen zaizkigu. Honela, eleberria elkarrizketa biziez josita dago. Nire ustez, elkarrizketa bizi hauetan lortu duen egiantzekotasuna da eleberri honetako lorpen aipagarrienetarikoa.
Bestalde, eleberriaren hasieran pertsonaien arteko harreman argiak irudikatzen hasten badira ere, istorioak aurrera egin ahala harreman sarea korapilatuz joango da, eta harremanak iluntzen eta lausotzen joango dira. Are gehiago, jada lehen harian iradokitzen den pertsonaia baten (Alexen) alde ilunak nabarmenduz joango dira istorioaren garapenarekin batera. Nire ustez, ez du asmatu eleberriaren amaiera aldera irudikatu nahi izan diren alde ilun horiek islatzen, eta jauzi desorekatua antzematen da.
Josu Landaren Odolbildua eleberrian, bestalde, aurkako joera nabari da. Eleberriaren hasieratik bertatik oso gertaera eta giro lanbrotsuak irudikatzen zaizkigu. Giro ilun hau lortzeko gertaerak 50. hamarkadan kokatzen ditu. Hasiera-hasieratik lainoaren irudia aipatuko da, eta sarritan istorioa bera laino artean murgildurik balego bezala aurkezten zaigu. Honela, gertaerak laino oihal horretatik atera nahian ibiliko dira, gertaeren zantzuak gero eta ageriago utziz. Ondorioz, hasieran kontrabando sare ilun batean kokaturiko gertaerak gero eta argiago aurkeztuko zaizkigu, bukaera aldera gertaera ororen arteko loturara iritsiz. Eleberri honen irakurketa batez ere bi indarrek bideratzen dute: batetik, etengabe ezkutatzen diren zehaztasun horiekiko sortzen den jakin-minak; bestetik, eleberrian zehar sarritan txertatu diren elkarrizketek. Hala ere, istorioa Portugaleten eta oro har, Bizkaia aldean kokatu denez, hizkuntzari bizkaierazko kutsua eman nahi izan zaio, eta batzuetan egoki asmatzen badu ere, beste batzuetan desoreka nabari da.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.