Axularren hizkuntza Sarean
Euskara hutsean nabigatu nahi dutenek aukera zabala dute Internetez gozatzeko
Euskarak gaur egun 800.000 hiztun inguru ditu, BBC telebistaren webguneko (www.bbc.com) Languages across Europe deritzon atalean zehazten denez. Teknologia berriek munduko internauta guztien esku jarri dituzte euskara eta euskal kultura. Hala ere, Euskal Herriko internauta asko kexu dira oraindik Sarean dagoen euskarazko eskaintzaren urriaz, baina piska bat aztarrika ibiliz gero, Interneten ere euskaraz aritu nahi dutenek badute nondik nora jo hizkuntza batetik bestera aldatu beharrik gabe.
Lehenik eta behin, ezinbestekoa da aurki.com edo jalgi.com bezalako euskarazko nabigatzaile bat aukeratzea, eta nazioarteko bilatzaileren bat erabiltzekotan, ondo gogoan izan behar da Googlek baduela euskarazko bertsio bat (www.google.com/intl/eu).
Euskalerria.org webgunean euskarazko e-posta lortu ondoren, ordenagailuko software guztia -edo gehiena, behintzat- berritzeko unea iritsi da. Horretarako, errazena UEUko software katalogoaz baliatzea da, softkat.ueu.org helbidean. Eusko Jaurlaritzaren web-orria (www.euskadi.net), galeon.com/euskara edo librezale.org bisitatuz gero ere, euskaraz lan egiteko lanabes informatiko gehienak eskura ditzakegu, horien artean Xuxen izeneko zuzentzaile ortografikoa edo Panda Titanium antibirusa, besteak beste. Hortik aurrera, geure ekipoa prest egongo da etxean nahiz Sarean euskara hutsean aritzeko.
Lana eta aisialdia
Enplegua hobetu edo lana aurkitu nahian dabiltzanek lanbide.net, langai.com eta euskolana.com bezalako webguneetara jo dezakete, eta etxeko matxuraren bat konpontzeko profesional euskaldun bat kontratatu nahi izanez gero, euskaldunongida.net delakoan eskaintza ezin zabalagoa aurki dezakegu.
Gaztetxoek ere denetariko lanabesak topa ditzakete euskaraz Interneten. Hiztegiren bat behar badute, euskaraz.net da webgunerik hornituena. Hortxe izango dute erabiltzeko moduan Harluxet Fundazioaren Hiztegi entziklopedikoa, bai eta Morrisen Euskara-Ingelesa hiztegia eta Sinonimoen hiztegia ere. Au?amendi entziklopedia kontsultatu behar dutenak, liburutegira joan beharrean, Eusko Ikaskuntzaren helbide honetara sar daitezke: www.euskomedia.org/euskomedia_eu/index.jsp. Eta EGA azterketa prestatzen ari direnentzat, Atariko izeneko programa eskegi dute homepage.mac.com/joxe/hamaika/soft/index.html izeneko webean.
Zientzia dibulgazioaren zaleek zientzia.net, hiru.com eta euskonews.com bisitatu behar dituzte derrigorrez, eta erosketak Interneten eta euskaraz egitea gustuko dutenek artez.net eta megadenda.com bezalako webguneetara sartu besterik ez dute egin behar.
Literaturaren esparruan, euskal idazle klasikoen eta egungo hainbat sortzaileren obra osoak irakur eta deskarga ditzakegu vc.ehu.es/gordailua eta susa-literatura.com izeneko webetan, hurrenez hurren. Axularren Guero edo Kardaberazen Eusqueraren berri onac jatorrizko bertsioan irakurri nahi dutenek, azkenik, Bizkaiko Foru Aldundiaren bizkaia.net orrialdeko Foru Liburutegia atalean aurkituko dituzte faksimilez.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.