Kitsch
Irudimena bizirik eta ez hilik den bitartean ez da galduko utopiak asmatzeko ahalmena eta neurria. "Utopiak -irakurtzen dut Magrisen testu batean- esan nahi du ez etsipenik hartzea, gauzak diren bezala direlako, baizik eta gauzek zer izan behar luketen gogora ekarri eta horren alde indar guztiez borrokatzea". Utopia asko idatzi dira gaur arte. Utopia asko egin da leku eta egia lurrean, eta odol-arrastoak eta odol-itsasoak utzi ditu lekuko gisa. Magrisek dio: "Utopiaren esanahia biktima guztiak oroimenez berreskuratzea da, mendeetan indarkeria ankerrak hil dituen milioika gizon eta emakume ez bidaltzea ahantziaren itsasora".
Idaztea, neurri batez, oroitzea da, ahaztutako historiak azaleratzea, beren pisuaz hondora joan ez daitezen. Hermann Broch idazleari zor diogu nik ezagutzen dudan utopiarik bitxienetakoa, izenburuz bederen: Gizatasunaren diktaduraz erabateko demokrazian. Badakit diktadura hitza gogaikarri eta gorrotogarria dela diktadura geure haragitan jasan izan dugunontzat, eta bestelako diktaduren berri ere izan dugunontzat. "Demokraziak erakusten du dena gizatasunaren eta gizakiaren bidez gertatu behar dela, ez haren kontra ez harengandik kanpo. Gizatasunaren diktadura, giza duintasuna babesteko lege batean oinarrituz, gure biziaren esperantza gordetzeko botere bakarra da". Hitz ederrak dira. Platonen Errepublika dakarte gogora, halako toki hura, non poetek ez zuten tokirik, errepublikaren onerako kaltegarri zirelakoan. Direlakoan ere, poetak baztertuak izaten dira, baldin eta boterearen aurrean makurtu eta botereko ateak zaintzen dituen zerbitzari leialari eskuan muin egiten ez badiote, edo eta beren testuetan ez badituzte laudatzen kaudilloak, ministroak, alkateak, presidenteak, lehendakariak... Horiek bai, horiek onuragarriak dira edozein errepublikarentzat. Hitz txukunak dira, bai, aho gozagarriak: gizatasuna eta demokrazia. XX. mendeko diktadura guztiek gizatasunaren izenean eta gizatasunaren alde burutu zituzten beren sarraskiak. Eta diktadura batzuek, gainera, demokrazia ikur bihurtu zuten gizatasunaren izenean, gizaki berria egiten ari zirelakoan. Baina halakorik ezin jakin Brochek, bere utopia 1939an idatzita baitago, alemanak Polonian sartu ziren urtean. Brochek ez zuen horren errurik, urte bat lehenago iritsi baitzen EEBBetara ihesi. Baina pentsa zezakeen berak hainbestetan kritikatutako kitsch-a zela definitzen ari zena.
Kitsch hitza austriarra da, vienarra oso. Milena Jesensk¨¢k maitea zuen, bizitza eta arintasuna maiteak zituelako, eta Hermann Brochek gorroto zion, bizitzaren pisua sentitzen zuelako bere sorbaldetan. Kitsch-a, Brochentzat, ez zen irizpide estetikoen arabera epaitu behar, irizpide etikoen arabera baizik. Hitlerrek kitsch-a oso maitea zuen, Francok, Stalinek eta Mussolinik bezala. Neron kitsch-aren artista erabatekoa izan zen. Erroma sutan, kristauak suzi bihurtuak lorategietan eta bera kantari, inguratzen zuen saminari eta sufrimenduari sor eta gor eginez. Ikuskizun ederra zen hura, estetika hutsetik begiratuta. Estetika etikaren gainetik jartzen duen artistak obra ederrak egin ditzake, baina ez da nahikoa. Eta etika estetikaren gainetik jartzen duenak lortuko du beharbada arte lan ederrik, pozik geratuko da bere bihotzarekin, baina ez da nahikoa.
Kitsch-a zabalduxea dugu Euskal Herrian: hitz horiek guztiak, manifestu, komunikatu eta lerrokatze horiek guztiak, lubakiko estetika hori, erresistentziaren estetika hori, ozentasun hori... Bestalde hor dugu Oteizaren eta Chillidaren lana ikusgarri, eta horrek esperantza apur bat dakarkit barne-muinetara. Eguneroko itsuskeriaz ahazten laguntzen dute, ez dute etsipen gehiago jaurtitzen lehendik dagoenaren gainera.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.