Hiru harmakada eta Aresti eta Eguzkitza gogoan
Oskorrik musikaren munduan egin duen 30 urteko bide luzean, asko dira taldearen historiari lotuta geratu diren izenak, baina bi aipatzekotan, Gabriel Aresti eta Andolin Eguzkitza dira taldekideen oroimenean lorratzik sakonena utzi dutenak. Lehen diskoarekin batera, poeta bilbotarraren hitzak musika bihurtu ziren. Horrela, Gabriel Arestiren omenez konplikaziorik gabeko bilduma izan zen, baina taldearen dohaiak poliki erakusten zuena.
"Zorte ikaragarria izan zen guretzat Arestiren letrez baliatzeko aukera izatea, eta horrek balio izan zigun konturatzeko musika kontuetan nahiko ondo moldatzen ginela, baina poesia edo istorioak kontatzeko manera horretan hobe genuela poeta eta bertsolariekin bat egitea", azaldu du Natxo de Felipek.
Harez geroztik, Oskorrik beste 22 disko -hiru, bikoitzak- kaleratu ditu eta abeslariak berak parte zuzena hartu du letrak idazterakoan. Hori bai, laguntza bikaina bilatuz. Azken diskoan, esaterako, Unai Elorriaga idazle saritua musika-letrista moduan estreinatu da. Bertsolariak eta kolore diferenteetako jendea ere hurbilu da disko honetara.
Tristezien artean, aldiz, bat galanta, Andolin Eguzkitzaren betiko agurra. Natxo de Felipek gogora ekarri du: "Hamasei urterekin ezagutu genuen Andolin. Oskorrirekin ere ibilia da, Alemanian egin genuen biran interprete lanetan aritu baitzen. Pertsona maitagarria zen".
Bideari errepasoa eginez, diskoez gain, Oskorrik ongo gogoan izan ditu beti
jendaurreko kontzertuak. Horren islada garbiena da zuzenean grabaturiko Oskorri & The Pub Ibiltaria izeneko lau bildumak.
Baina jarduna ez dute Euskadira mugatu. 1978ko udaberrian, lehen bira antolatu zuten Europan zehar, eta handik aurrera ez dute etenik izan atzerrian ere. Berlin, Frankfurt, Paris, Kolonia, Hannover, Brusela, Zurich edota Korsikan izanak dira euskal folk-a zabalduz. Hori dela eta, hiru aldiz sartu dituzte World Music Charts Europeko zerrendan. Haien oihartzuna Europan zehar betiko hedatu zen Folk Freak Planeten eskutik diskoen errekopilazioa argitaratu zutenean.
Musika jotzeaz gain, Oskorrik benetako ikerketa lana ere egin du urte hauetan. Hi ere dantzari diskoan, esate baterako, desagertzear ziren hainbat kantu tradizional bildu zituzten.
Haurrei begira, Katuen testamendua diskoan, Bizkaian erdi ahazturik topaturiko ume kantak bildu zituzten, eta Kukubiltxo antzerki taldearekin batera taularatu ere Euskal Herriko herrietan barrena. Marijane kanta zan dugu gaztetxoenei zuzendutako bigarren bilduma, Marijane Minaberry idazle nafarraren omenezkoa.
Euskal musikaren talde enblematiko honen lekukoa nork hartuko duen zain, Oskorriko partaideek ilusioz eta itxaropenez begiratzen diote etorkizunari, agenda proiektuz eta ekitaldiz beterik.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.