Euskalkiak erabiltzeko oinarriak
Euskalkiak eta euskara batuaren arteko eztabaida gaindituta dago jada, euskararen beraren zorionerako. Orain 25en bat urte, ostera, hizkuntzaren osasunaz arduratzen direnentzat dezenteko buruhaustea izan zen gai hori. Giro horretan, adierazpena egin zuen Euskaltzaindiak: "Euskalkiak baino lehen, hor da euskara". Euskara batua, euskalkiak eta tokian tokiko hizkerak izeneko agirian.
Aurten, berriz, euskalkiei zor zaien lekua bermatzeko beste urratsa bat eman du akademiak. Asmo horrekin, Euskalkien erabileraz: irakaskuntzan, komunikabideetan eta administrazioan izeneko adierazpena zabaldu zuen joan den astean. Ez dira berez arau edo gomendio zehatzak. Aldiz, zera egin nahi izan du erakundeak: euskalkien erabilera arautzeko datozen urteetan hartuko dituen erabakien oinarria zehaztu. "Garapen hori norabidetzeko joko-zelaia eta abiaburu zehatzak markatu ditugu", azaldu du Jagon Saileko buru Andres Urrutia euskaltzainak.
Oinarria finkatuta, lan mardula du eskuartean Euskaltzaindiak. Izan ere, euskalkien erabilera oraindik erabat normalizatu edo arautu gabe dago. Kontuan izanik hainbat arlotan (tokian-tokiko komunikabide eta administrazioetan, adibidez) gero eta presentzia handiagoa dutela euskalkiek, ezinbestekoa da erabiltzaileentzat arau zehatzak sortzea.
Euskaltzaindiak aurkeztu berri duen agiria "euskaraz mintzo diren hiztunen egoera desberdinei" zor zaien "begirunea" aitortzen du lehenik, hiztunen artean ez dela "bereizkeriarik" egin behar nabarmenduz. Erakundearentzat, batua eta euskalkiek "elkarren osagarri" izan behar dute, eta erabiltzean, "egoera eta eramua kontuan hartuta" aukeratu behar dira formarik egokienak. Printzipio horiek oinarritzat hartuz, hiru arlotan (administrazioa, irakaskuntza eta komunikabideak) erregistro desberdinak erabiltzeko arau orokorrak jasotzen ditu dokumentuak.
Adierazpena Euskaltzaindiak aurretik emanak dituen "dokumentuekiko jarraipena" da, Urrutiaren hitzetan. 1994an, euskalkien erabilera eguneratu eta sistematizatzeko asmoz, beste agiri bat onartu zuen. Ondoren Jagon Sailak lan ugari egin ditu gai honi buruz; horietako batzuk erakundeak 2001ean egin zuen XV. Biltzarrean aurkeztu zituzten.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.