Hiriarena
Platonentzat aktibitate politikoa eredu idealak ezagutzen dituen filosofoari dagokion eginbeharra genuen. Politika, hortaz, jakinduriaren hurrengoa genuke, horretarako prestatuak izan diren adituek burutu beharreko ofizioa.
Demosak, bitartean, ordenamendu filosofikoari erabateko atxikimendua eskaini beharko dio, herritarren iritzi arruntek ez baitira egia absolutua bereizteko gai. Filosofo-erregeak soil-soilik ezagutzen du antolamendu politiko zuzena, eta, honen berri poliseko partaideei ematen dien neurrian, gainera, funtzio pedagogikoa betetzen du.
Aristotelesentzat, aldiz, gizakia z¨®on politik¨®n litzateke, haren izaera eta karakterra (ethos) hirirako ohitura eta lege egokiak ezartzean isladatzen duena. Polisa litzateke, beraz, gizakiaren ahalmen hura adierazteko gunerik aproposena, gizakiaren gaitasun diskurtsiboa (logos) eginahal honetan iristen baita mailarik gorenera. Giza bizitza istorioak kontatzea, asmatzea, sinestea edo bilatzea besterik ez da: kateaketa hori hitzen bidez eraikitzea.
Bi pentsalari hauek egia bakarraren posibilitatea eztabaidagai jartzen dute, eta, ondorioz, aniztasunaren presentzia edo ukazioa (gizakiena, interesena edo iritziena) edozein antolamendu politikoren oinarrizko baldintza bilakatzen da. Eztabaida zaharra, egunero berritzen dena.
Edozein antolaketa aurresuposatzeak elkarbizitzaren tragedia ekar dezake, imajinario hertsia eta bereizlea mantentzeak lan politiko irekia burutzeko oztopoa ezartzen duelako. Azken finean, jendea bertutedun izatera derrigortzea tiraniarik okerrena litzateke eta sinplifikazio absolutuaren parean jarriko gintuzke.
Hala ere, aniztasunak baditu mugak, eta haren baieztapenak ezin digu zentzumena ilundu, haren akatsak ez errekonozituz. "Denak balio duela" onartzea, esaterako, edo eztabaida publikoan iritzi guztiak berdinak direla aitortzea mugez haraindi jar gaitzakeelako.
Bitartean, denbora iheslariak, tempus fugit, ez digu inolako unerik emango: egunerokotasunean pausatu eta handik gutxira, ezer esan gabe, gure bizitzako atalak lapurtu eta ihesiari emango diolako. Begiak zabaldu, ona eta txarra bereizi, horixe da gure patua, baina beti paradisutik kanpo. Bete lurra, hazi eta ugal zaitezte -zioen Jehovak- espazioa betetzera zigortu gintuenean. Kaineri, gainera, Abel anaia hil ondoren, hiriak eraikitzera kondenatu zion. Hiriak, giza antolaketak, ez dute Jainkoaren bedeinkapena, itsusiak eta kutsatuak agertzen baitira. Horregatik erromantikoek edo idealistek hirietatik kanpo ezartzen dituzte haien ametsak.
Hiria, paradisutik igorritakoen hiria, beti dago egiteko, nahiz eta, eraiki daitekeena, edozer delarik, guztion premia duen. Horixe besterik ez da identitate konpartitua gauzatzea, tentaldi murriztatzaile orotik alde egitea. Horretan datza demokraziaren funtsa, demokrazia -eragiketa aritmetikoaz gain- partehartzea, eztabaida, bake sozialaren eraikuntza, desberdinaren onarpena, integrazioa edo kontsensua baita. Hauek konbentzio gizatiarrak ditugu, asmatuak dira, eta alda daitezke: ez dira betierekoak, gu ere ez garelako betirako.
Aniztasunaren babesa konbentzio horiekin bat dator, gizakien arteko komunikazio askea bideratzearekin batera, politikaren izaera artifiziala -hiriarena bezala- agerian uzten duelako. Horrela, edozein politika esentzialistatik at, politika demokratikoaren lekua eremu publikoa bihurtzen da, hiritarrak eztabaidatzeko biltzen diren elkargunean ematen dena: etengabe berritzen eta eztabaidapean eraikitzen den ekintza dinamikoa, hain zuzen.
Paradisuan sinesten ez duen sistema honek bi erronka nagusi ditu: hiria antolatzea eta antolaketarako eztabaida arautzea. Jakin badakigu horretarako dituen tresnak ez direla egokienak gehienetan, ekintza horiek aurrera eramaten dituztenen portaerak sarritan laudagarrienak ez diren bezalatsu. Gabezi horiei aurre egiteko modua izango da, azken batez, demokrazia bakoitzaren osasuna nolakoa den agerian utziko duena.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.