"Normalizazio prozesuak kulturala behar du lehenengo"
Beharbada zurrunbilo politikoan gehiegi sartuta gaude". Kultur gizon baten hitzak dira, kulturgintzak normalizazio politikoan esku hartu behar duela aldarrikatzen duen kultur gizona. Jose Luis Lizundia (Iru?ea, 1938) inoiz baino lanpetuago dabil. Joan den ostiralean sarrera hitzaldia egin zuen Abadi?on, euskaltzain oso gisa.
Galdera. Hirurogeiko hamarkadako kulturgintza aukeratu duzu sarrera hitzaldirako. Zergatik?
Erantzuna. Batetik, gutxi ikertutako hamarkada da. Nire sarrera hitzaldia ez da besterik nire liburu proiektuak baino; osasunak eta denborak ematen badit, hiru liburuki egin nahi nituzke kulturgintzaz, bereziki Euskaltzaindiaz, eta baita ere euskalgintzaren barruan akademiaren barne historiaz. Horretarako interesgarria da hamarkada hori ezagutzea.
"Alderdi politikoen eta ETAren esku-hartzeak kulturaren autonomia oztopatu du"
"Batzutan Erdi Aroko mitoetan erortzen gara eta ez dakigu XX. mendeko historia"
G. Erretiroa hartu zenuenetik, inoiz baino lanpetuago zabiltza.
E. Bai, baina abantaila batekin. Lehen idazkariorde eta kudeatzailea nintzenetik, egunero-egunero goizeko zortzietarako lanean hasten nintzen. Euskaltzaindiaren eguneroko antolakuntzaren arduraduna nintzen. Orain badaude idazkariorde eta kudeatzaile berriak. Egia da euskaltzain oso izatera bi batzordetan nabilela, baina hori ez da horrenbeste lan. Badaukat lana, ez naiz erretiratu, baina lehen baino asti gehiago daukat nire bizitza antolatzeko eta bereziki ikerketa lanetarako, irakurtzeko eta idazteko.
G. Noizko amaituko dituzu aipatu dituzun liburuak?
E. Hirurogeiko hamarkadan diktadura leuntzen hasi zen. Elkarteen Legea eta Fraga Legea sasoi horretakoak dira. Horretaz baliatu ginen Euskal Herrian eta Katalunian kulturgintzako mugimendu batzuk sortzeko. Gero hirurogeita hamarreko hamarkada etorri zen, garrantzi handia izan ere zuena.
G. Hainbat arlotan ibili zara: politika, historiografia, hizkuntzalaritza...Zer falta zaizu egiteko?
E. Ez dakit. Herri gizon bezala (zentzu orokorreanpolitikoa sentitzen naiz, nahiz eta politika aktiboan jardun ez) nik uste dut euskal herritar batek badituela eginkizun asko. Kultur mundutik begiratuta, eta pentsamendu politikotik baita ere, ikertzea eta idaztea nahi nuke. Nolabait parte hartu nahi nuke Euskal Herriaren normalizazio prozesu batean; eta Euskal Herriak Estatuko beste nazionalitateekin daukan normalitze prozesu batean, kulturala aurretik, lehendabizi estatu nazioanitz eta eleanitza baikara, eta baita ere politikoa. Baina uste dut askotan gurdia idien aurretik jartzen dugula. Kultur-aniztasuna sinesten dugunontzat, horren normalizazioak normalizazio politikoaren aurretik joan behar du, bestela ez dugu elkar ulertuko ezta elkar errespetatuko ere.
G. Beraz, normalizazio prozesuak kulturala behar du lehenengo eta behin.
E. Bai. Gero lidergoa politikoek eraman behar badute ere, aurretik agangoardia kultural batek joan behar du.
G. Euskal kultur gizon eta emakumeak prest daude ardura hori euren gain hartzeko?
E. Batzuk bai eta beste batzuk ez. Beharbada zurrunbilo politikoan gehiegi sartuta gaude, ez hirurogeiko hamarkadan, ze diktadorearen aurka erraza zen denok batera joatea, baina bereziki trantsizioan uste dut nahiko sektarioak izan ginela. Alderdi politikoek interbentzionismo handiagoa izan dute kulturgintzan. Eta mundu guztiak erraz ulertuko duen indar armatu horrek ere interbentzionismo handiagoa izan du. Uste dut oraindik ez garela behar bezala laikotu eta kultur mugimenduan ez gara behar den beste sartu askatasun eta liberaltasun bateko jokabidean. Eta hori da, beharbada, gatazka politikoa zaildu duena, kulturaren autonomia oztopatu baitu.
G. Sarri entzun dizugu telebista eta irratiko eztabaidetan parte hartzen. Polemistatzat duzu zure burua?
E. Lehengo egunean Donostian ezagutzen ez nuen pertsona bat hurbildu zitzaidan eta esan zidan: ikusten zaitut telebistan eta gustatzen zaizkit zure zehaztasuna eta ematen dituzun erreferentzia historikoak. Horrelako mahainguruetan gustatzen zait zehaztasunez hitz egitea. Batzutan Erdi Aroko mitoetan erortzen gara eta gero ez dakigu XIX. edo XX. mendeko gure historia, ez gure herrierarena ez gure ingurukoena. Ez dakigu ia ezer Gaztela eta Euskal Herriaren arteko harremanaz. Polemista ospea izango dut, baina ez dit inporta. Gustura joaten naiz ze uste dut datuak eraman behar direla eta.
G. Uda ostean Jean Haritschelhar euskaltzainburu postua utziko du. Nola laburbilduko zenuke bere agintaldia?
E. Interesgarria izan dela uste dut. Batetik, AitaVillasateren aroa izan zen Euskaltzaindiaren erakundetzea legeztatzea eta ofizialtzea; gizartean txertatzea. Gero Haritschelharrek horren jarraipena egin du. Datorren urtean aro berriak hasi beharko du, etenik gabe, hausduran kaltegarriak baitira herri txikientzat. Ildo horretan jarraitutasuna izan du Haritschelharren agintaldiak.
G. Eta nor izan daiteke Haritschelharren ordezkoa?
E. Ez dakit. Ez dut pentsatzen hasi nahi nor izan daitekee ordezkoa. Nire ustez egokiena kontsentsua lortzea izango litzateke.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.