"Logikak elkarlanera garamatza"
G. Kultur-adostasunak gehiengo handi batek sustatu behar dituela esaten da Kultur Egitasmoan. Kulturarako Ibarretxe Plana al da hau?
E. Kultura Batzordeak behintzat ez du espiritu horrekin lan egin.
G. Plana, estrategikoa izanik, epe luzerako da. Gobernu ez abertzale batek ez luke arriskuan ipiniko egitasmoa?
E. Gobernuaz gain hemen herri aginteetako ordezkariak izan dira lanean. Horrek esan nahi du Alderdi Popularra egon dela, Araban, bai Udalean baita Aldundian ere, agintzen duelako. Sozialistak Donostiako Udalean daude. Eta kultura mundutik parte hartu izan duten 400 ordezkarien artean pentsatzen dut kolore politiko denetik dagoela.
G. Zein neurritan komeni da euskal kultura Frantzia eta Espainiakoarekin nahastea?
E. Kulturak ez du mugarik eta beraz mugaz gaindiko harremanak nahi ditugu ingurune gertuenekoekin, Iparralde eta Naforroarekin. Hortik aurrera Espainia eta Frantziarekin, eta Europarekin. Esaterako, Iparraldean orkestra txiki bat badute, hemen Euskadiko Orkestra baldin badugu, logikak berak eramaten zaitu elkarlanera; eta hor abertzaletasun kutsu gutxi ikusten dut nik.
G. Euskal kulturaren definiziorik ematerik badago?
E. Planean esaten da kultura definitzea oso konplexua dela, eta euskal kultura halako amalgama dela: zer hartu dugun, zer lantzen ari garen, zer datorkigu kanpotik, eta identitatearena gehiago dela halako gune ezberdinez osatutako sare moduko bat, aldaezina den zerbait baino. Gauza horiek adostu ziren gehienenentzat definizio onargarrietara iritsi eta gero.
G. Zein neurritan erreflexio hauek globalizazioari aurre egiteko dira?
E. Globalizazioak badu eragina, eta kezka ez da gurea bakarrik. Frantziarena ere bada, amerikar eta anglosaxoi kulturen ondoan. Baina horretaz aparte, Planak bat egin du aurreko legealdietatik zetorren beste zerbaitekin: batzordeak osatzeko erabakiarekin; euskararena, kirolarena. Kontua da gogoeta elkarrekin egitea, aginte ezberdinetako arduradun eta gizarteko ordekarien artean. Non gauden ikusi, nora joan nahi dugun, Europan erreferentetzat nahi ditugun herrialdeetan zer egiten duten aztertu.
G. Europako Konstituzioak lagundu ala traba egiten du?
E. Europako Konstituzioak, orain dagoen bezala, herrien Europari ez dirudi gehiegi lagunduko dionik, baina gauza hauek egiteko eskumena geurea da eta horretan bakoitzak eskura dituen baliabideekin lan egin behar du.
G. Europan erlijioa eta kulturaren arteko loturaz luze jardun zuten. Hemen ez da debaterik piztu?
E. Ez, ez zait burutik pasatu ere egin.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.