Ogiaren arbola mitikoa aurkitu zuen getariarra
Bi mende eta 30 urte bete ziren joan den asteazkenean, urtarrilak 26, Domingo Bonetxea getariar itsasgizona hil zela. Heriotzak munduaren beste aldean harrapatu zuen, Polinesiako irletan. Peruko erretorearen aginduz, Tahiti aldera iritsia zen bi hilabete lehenago, eta bertako indiarren buruzagiekin luzaz negoziatu ondoren, Espainiako Carlos III.a erregearen subiranotasuna aldarrikatu ahal izan zuen azkenik Ozeano Pazifikoaren hegoaldeko lurralde urrun hartan.
Domingo Bonetxea itsasoari eta bereziki balearen arrantzuari lotutako familia baten altzoan jaio zen, 1713 urtean. Itsas-armadarako ikasketak eta prestaketak amaitu ondoren, Mediterranioan eta Atlantikoko uretan barna eman zituen gaztaroko urterik gehienak Espainiako erregearen zerbitzuan.
Hamaika gudu eta gora-beheretan ondutako itsasgizonen sen bereziaz lagunduta, 53 urte bete hurran zelarik, Peru aldera abiatu zen Santa Maria Magdalena fragatako komandante gisa.
James Cook kapitainak Endeavour itsasontzi mitikoaren bitartez Ozeano Pazifikoaren hegoaldean egin zituen espedizioak berdindu nahian, Peruko erretordeak Pascua irla misteriotsua Espainiako erregearentzat konkistatzera bidali zuen Bonetxea 1772an. Okerreko bidea harturik, ordea, Pascua irlara iritsi beharrean, Tahitiko kostaldera arribatu zen.
Bonetxea izan zen Tahiti aldera heldu zen laugarren europarra. Lehenengoa Samuel Wellis izan zen, 1767an. Espedizio haren inguruan idatzitako kronikek Bibliako paradisuarekin gonbaratzen zuten Polinesiako irla zoragarri hura, indiarren kantu zaharrek "eguzkiaren mendialdea" eta "ortzadar bikoitzaren lurraldea" bezalako esamolde ederrez deskribatzen zutena.
Getariarra tahitiarren bizimodu liberalaren lekuko izan zen, seguru aski. Tahitiko XVIII. mende amaierako gizarte berezi hark eragin zizkion sentipenak bilduz, espedizioa amaitu bezain laster, itsas-bidaia haren inguruko narrazioa idatzi zuen Valparaisoko portuan, tahitiera-espainiera hiztegi laburra eta guzti.
Bonetxearen agiri horretan aipatzen da lehendabiziko aldiz "ogiaren arbola" izeneko landare jangarri miresgarria, ondorengo urteetan goseak zigortutako Ameriketako herrialde tropikal gehienetara zabaldu zutena. Ogi-arbolak lortu zuen garrantziaren lekukoa da, besteak beste, Paul Gauguin artista frantsesaren Orana Maria izenburuko margolana.
Hurrengo urtean, Carlos III.a erregeak Polinesiako irla haietan europar herriska bat ezartzeko enkargua egin zion Bonetxeari Peruko erretordearen bitartez. Horrexetarako bisitatu zuen bigarren aldiz munduaren beste aldean kokatuta zegoen taburik gabeko paradisu hura, baina patuaren nahikeriek helburua bete ezinik hilobiratu zuten 61 urte zituelarik.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.