Deserriko penak kantatu zituen Jose Mendiage olerkaria, Sarean
Jose Mendiage olerkariaren obra internauta guztien esku jarri du Susa argitaletxeak www.armiarma.com webguneko Zubitegia sailean. Piarres Xarriton euskal-tzaina arduratu zen 1991n bertso eta abestiak biltzeaz, Etor argitaletxearen bitartez plazaratu zuen Jose Mendiage, haren bizia eta haren kantuak liburua osatzeko, eta orain, edizio elektronikoan kontsulta daiteke Interneten.
Mendiage Nafarroa Behereko Aldude herrian jaio zen 1845eko apirilaren 27an, eta hiru urte zituela, Hazparnera joan zen bizitzera. Goseteak eta 1855eko kolerak miseriaz eta atsekabez bete zituzten orduan Baxenabarreko haranak. Joseren lau anai-arreba ere estuasun larri haien eraginez hil ziren.
Jaioterrian behar bezalako bizimodua aurkitu ezinik, 18 urte zituela, Mendiagek Ozeanoa zeharkatu eta Hego Amerikan fortuna hobearen bila hastea erabaki zuen, garai hartako ehunka gazteren antzera. Hantxe ezagutu zituen, besteak beste, Pedro Mari Ota?o bertsolaria Jose Maria Iparragirre olerkaria.
Herriminak elkartu zituen itsasoaz haraindi, eta hiruren artean, erbesteko saminak eta desplazerak deskribatu zituzten kantuka. Euskal nortasunari eutsi nahirik, bestalde, Mendiagek zenbait kultur elkarte eta argitaletxeren sorrera bultzatu zuen Argentina, Txile eta Uruguaiko euskaltzaleekin batera.
Mendiagerekin ibilitako batzuek Euskal Herrira itzultzea erabaki zuten, baina aldudetarrak erbesteko ahotsa izaten jarraitu zuen. Noizean behin, Hego Amerikako berriak igortzen zituen neurtitzez Baionako Eskualduna eta Eskual Herria aldizkarietara.
Mikel Laboak ospetsu egin duen Mendiageren Kantuz abestiak zehaztasun handiz laburbiltzen du bizitzaren aurrean mantendu zuen jarrera: "Kantuz sortu naiz eta, kantuz naiz bizi".
Hego Amerikan eman zituen lehen urteetako miseriaren aldean, 1894. urtean, tabako lantegi bat zabaldu zuen Remigio Galdos gipuzkoarrarekin batera.
Harez geroztik -bi seme-alabaren heriotza tarteko- Mendiagek kantuz kantu jarraitu zuen, harik eta, 1937ko irailaren 12an, azken bertsoa bota zuen arte.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.