Lauaxetaren lana aztertuko dute Mungian haren mendeurrenean
Sinbolismo handiko pertsonaia da Esteban Urkiaga Lauaxeta. Poesian berritzailea eta modernoa, kazetaritzan ere aitzindari, eta abertzaletasunean eta erlijioaren aldetik, aldarrikapen eta sineste zaharretan errotua egon arren, joera berrietara zabalik agertu zena. Hori guztiaz gain, izaera epikoa ere badu, fusilatu behar zutela, azken olerkia idazteko kemena izan zuelako.
Agian, Lauaxetak ez du merezitako zabalkundea izan. Aitzol, Lizardi edota Orixeren garaikide izanik, ez dute idazle unibertsaltzat hartu eta egile herrikoitzat hartu dute literaturzaleek. Euskal Herriko Unibertsitateak, Arte eta Kulturako VI Topaketen barnean, omenaldia eskaini nahi dio Esteban Urkiagari, bere jaiotzaren 100. urteurrena betetzean, olerkari honen unibertsaltasun osoa aldarrikatuz.
Mintegia astelehen eta astearte honetan egingo da Mungiako (Bizkaia) Astiunen. Lehen jardunaldian, Paulo Iztueta eta Xabier Altzibar EHUko irakasleek eta Lourdes Otaegi euskaltzainak idazlearen lana jorratuko dute; eta arratsaldeko lauretarik aurrera Lauaxeta lau haizeetara filmaren analisia egingo dute. Asteartean, berriz, mahaingurua izango da, Josu Penades eta Juan Luis Zabala idazleen eta Jon Kontazar EHUko katedradunaren partehartzearekin.
Lauaxetaren fusilamenduak berak sinbolismo handia dauka, Gerra Zibila piztean gertatu zelako eta orduan ete egin zelako Espainiako II. Errepublikaren garaian hasi berri zen euskara eta euskal literaturaren susperraldia. Eta, hain zuzen, Lauaxeta zen sustatzaile horietako bat.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.