Lauaxeta gomutan
Estepan Urkiaga (1905-1937), Lauaxeta, olerkari, kazetari eta idazle abertzalea, errebindikazio kulturala herrigintzarekin uztartu nahi izan zuen belaunaldi oso baten adierazgarri garbia dugu. Egitasmo hori intentsitate osoz bizi izan zuten, proiektuaren porrota eta gerrak eragindako ondoriok bortizki jasan zituzten bezala.
Lauaxetak jesuita izateko ikasketak egin zituen, baina ez zen ordenatu. Jesusen Lagundian, besteak beste, Jokin Zaitegi, Plazido Mujika, Montoya, Ibinagabeitia, Argarate, Goenaga eta Martikorenaren ikaskidea izan zen, eta bertan piztu zitzaion euskaltzaletasuna. Giro horretan, autore klasikoak euskaratzeaz gain, europar literatura garaikidea sakontzeko aukera izan zuen.
Olerkari, kazetari eta idazlea, errebindikazio kulturala herrigintzarekin uztartu nahi izan zuen belaunaldi oso baten adierazgarri garbia dugu
1929an Orixek, Euzkadi egunkariko euskal ataleko arduradun zenak, Lauaxeta izendatu zuen laguntzaile. Hala ere, 1931ko maiatzetik aurrera, Orixe Euskaldunak poema-liburua idazteari lotu zitzaionean, Urkiaga gelditu zen euskal ataleko erantzule bakarra, ia egunero Azalpenak zeritzan sailean zerbait idatziz.
Europako poesia abangoardista ez zitzaion arrotza, eta urte horietarako itzuliak zituen mugimendu horretako zenbait olerki. 1930an ere, Maitale Kuttuna poemarekin, lehen saria irabazi zuen Euskaltzaleak elkarteak Errenterian antolatzen zuen Euskal Olerti Eguna lehiaketan, Orixe bera edo Lizardi bezalako olerkari ospetsuekin norgehiagokan.
Lauaxetaren olerki-lan ezagunenak Bide Barrijak (1931) eta Arrats beran (1935) bildumetakoak dira. Euskal poetak erabiltzen zituen molde berriek garaiko euskaltzaleen artean eztabaida sutsuak piztu zituzten, euskal olerkigintzan ematen ari zen eraberritzearen seinale.
Hala ere, Estepan Urkiagaren zeregina konpromiso politikoari elkartua dago. Euzko Gaztediko partaidea 1929tik, laster hasiko da mitinak ematen. Lauaxeta, hizlari bikaina, herriz herri ibili zen mezu abertzalea agertzen, egoera politikoak hala eskatzen zuenean, edota hauteskunde-garaietan.
Ghandhiren jarraitzailea, Lauaxetak beti pentsatu zuen hobe zela norberaren bizitza eskaintzea etsaiarena kitatzea baino. Urkiaga sakonera handiko kristaua genuen, eta sinetsita zegoen zuzentasuna arrazoimenaren indarrarekin soilik defendatu behar zela.
Abertzale zen neurrian, Lauaxetari, ezinbestekoa zitzaion eraikuntza nazionala aldarrikapen kulturalarekin elkartzea, iragana etorkizunean biltzea, tradizioa eta berrikuntza lotuz. Lan horri tinko ekin zion, eta Euzkadiko orrialdeetatik Euskal Herri Yakintza egitasmoa bultzatu zuenean, euskal abesti tradizionalak berreskuratzeko eta egunkarian ezagutzera emateko asmoarekin egin zuen. Aldi berean, Euskal Ingoskiya izeneko literatur aldizkariaren sorkuntza sustatu zuen, aipatu egunkariarekin batera banatzeko. Nazio-oroitzapenaren pizkundea bultzatzeko ere adierazpen-molde berriak egokiak ziruditen, eta asko izan ziren, gerra iritsi arte, Euzkadi-ko orrialdeetan txertatu zituen poemak.
Defendatzen zuen ideologiaren lekuko ere, Lauaxeta ziur zegoen antzertia aproposa zela mezu abertzalea zabaltzeko. Helburu horrekin antzerki-lanak idatzi eta itzuli zituen, eta Antzerki Ibiltaria taldea osatu zuen obrak eszenaratzeko. Asmo berarekin idatzi zituen ere zenbait ipuin.
Guda zibilaren madarikazioarekin Euzko Gudarostean sartu zen intendentziako komandante lana betetzeko. Hala ere, kazetari modura, zeregin nabarmena izan zuen Gudari aldizkarian eta Eguna izparringian, euskara hutsezko lehen egunkarian, alegia.
Hortaz, La Petite Gironde-ko kazetari bati Gernikako bonbardaketaren ondorioak erakusten ari zela, frankistek atxilotu eta Gasteizera eraman zuten. Ordu batzuk beranduago Gerra-kontseilu batek epaitu eta heriotza-zigorra ezarri zion. Ezin izan zen ezer gehiago egin, eta bi hilabete beranduago fusilatu zuten.
Engrazio Aranzadi, Kizkitza, bezalako abertzale esanguratsu batek hala azaltzen du zorigaiztoko gerra hau: ... "Bat batian guda madarikatu au. Zitalkeria ta gorroto dariotela sartu dira zelai isil gozo oetara aberriaren etsayak. Ondaturik dena, apurturik irurogeita urteko lanakin goratutako erria. Ikusi nubena ikusi ta aditzen nubena aditu ezin etsi! Ezin... !"
Ustekabean, urtetan itxaropentsu egindako herrigintza ezerezean gelditu zen, belaunaldi osoa hondamendian murgilduz. Nahigabe honetan, Lauaxetak Agur Euzkadi izeneko azken poema idazten du:
Agur, Euzkadi, Jaunak naroa
Aberri eder argira.
Neure negarrak jarion neuzan
zeure mendiai begira.
Eder yatazan euzko bazterrak,
eder itxaso zabala;
ba?a oraintxe ederrago yat
eriotz onen itzala!
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.