Iparragirreren arima
Urretxuko Udalak 2007ko udaberrian inauguratu nahi du kantariaren omenezko museoa
Urretxuk Iparragirreren omenezko museoa inauguratuko du datorren urteko udaberrian. Horixe da, behinik behin, Pello Gonzalez alkateak koblakariaren heriotzaren 125. urteurrenean -1881eko apirilaren 6an hil baitzen Zozabarroko bentan- iragarri duena. "Iparragirreren bizitza eta lanari dagozkion objektu eta agiriak erakusteaz gain, teknologia berrietan oinarritutako ekipamendua sortu nahi dugu", ezaldu du.
Jose Maria Iparragirre Urretxuko kale nagusian jaio zen 1820an. Etxeak zutik iraun du gaurdaino, baina ez kalearen izenak, egun Iparragirre kalea deitzen baita.
Iparragirreren jaiotetxea izan zen, hain zuzen ere, Urretxuko Udalak museoa eratzeko aukeratu zuen lehen eraikina. "Zoritxarrez, oso etxe estua da, eta teknikariek egindako azterketen arabera, sekulako zailtasunak eragingo zituzkeen era horretako instalazio bat abiatzeko", esan du alkateak.
Proiektua aurrera atera nahirik, ordezko kokapenak bilatzeari ekin zioten jarraian. Olerkariaren jaiotetxetik 50en bat metrora aurkitu zuten azkenean museoak behar zuen lokala; non eta Iparragirre Plazan, noski, Toursko San Martinen elizako kanpandorrearen gerizpean. Iparragirrek kale-kantoi hauetan eman zituen txikitako urte gehienak, harik eta, 1833an, familiarekin Madrilera bizitzera joan zen arte.
Iparragirreren omenezko museorako aukeratu duten lokala beheko solairuan kokatutako 200 metro koadroko esparrua da, Urretxuko Mineral eta Fosilen Museoaren parean dagoena.
Eraikina iazko urte amaieran eraitsi zuten eta Udalak joan den otsailean sinatu zuen lokala erosteko akordioa. Alkatearen hitzetan, lokal berria "arras egokia da Iparragirreren omenezko museoa jartzeko", baina eraikin barruko lanei ekin aurretik, ezinbestekoa da legeak ezarritako pauso guztiak gainditzea.
Lehendabizikoa, hilabete honetan bertan osatu nahi dutena, museoaren eraikuntza arautuko duen lehiaketa publikorako baldintza-agiria idaztea izango da. "Pleguan, lokalean egin beharreko birmoldaketa-lanen nondik norakoak eta museoaren proiektuaren ezaugarriak zehaztuko ditugu", esan du Gonzalezek.
Urretxuko Udalak aurrikusitako epeak beren horretan betez gero, lanak urtea amaitu aurretik hasiko lirateke. "Gure asmoa, Iparragirreren omenezko museoa datorren urteko udaberrirako zabaltzea da", argitu du alkateak.
Tramite guztiak erraztu eta proiektua abian jartzeko, Udalak 360.000 euroko partida destinatu dio aurtengo aurrekontuan. Gipuzkoako Foru Aldundiak lanaren %50 diruz laguntzeko konpromezua hartu du, eta Pello Gonzalez alkateak Eusko Jaurlaritzaren inplikazioa lortzea espero du. Proiektuaren kostua milioi bat euro ingurukoa izango da.
Asko dira Urretxuko kultur ekipamendu berri honetan ikusgai egongo diren objektu eta agiriak: partiturak, senide eta lagunei idatzitako gutunak, erbesteko argazkiak, kantariak une oro aldean erabili zuen gitarra, Argentinan ezkondu zeneko ezkontza-agiria...
Museoaren osagai nagusietakoa, zer esanik ez, fonoteka izango da. Bertan bilduko dira Gernikako Arbola, Ume eder bat, Zibilak esan naute, Ara nun diran eta Iparragirreren gainerako kantuei egindako grabazio historiko guztiak.
Eszenografiak eta teknologia berriek ere aparteko garrantzia izango dute Iparragirre Museoan. "Oraingo baliabide teknologikoek aukera paregabea ematen dute ikusleak orduko testuinguru historikoan kokatu eta XIX. mendeko pertsonaia erromantiko honen bizitzako gora-behera guztiak era interaktibo batean islatzeko", esan du alkateak.
Horrez gain, Iparragirre Museoa oinez egiteko moduko kultur ibilaldi baten abiapuntu bihurtuko da. Horrela, Euskal Herriak eman duen kantaririk handienaren lana eta bizitza errepasatu ondoren, museora inguratzen direnek Gernikako Arbolaren egileari lotutako hainbat leku bisitatu ahal izango dute.
Herriko Plazan, Font y Pons eskultoreak 1890ean koblakariaren omenez egindako estatu ikusgarria dago, herri-erakundeen eta Buenos Aires eta La Habanako euskal elkarteen diru-bilketei esker ordaindu zena.
Udaletxeko areto nagusian, bestalde, Antonio Maria Lekuonak pintoreak 1878an, Ameriketatik itzuli ondoren egin zion erretratu ezaguna dago. Eta Urretxuko kanposantuan, Jose Bizente Lasaren Askatasun egarria izenburuko mausoleoa ikus daiteke. Duela 25 urte inauguratu zen, Iparragirreren heriotzaren lehen mendeurrenarekin bat eginez.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.