Autore gazteak nagusitu dira udaberriko liburu-aurkezpenetan
Genero eta estilo anitz hartzen ditu nobedadeen katalogoak
Liburugintzak, ardogintzak bezala, bere garaiak eta uztak ditu. Emaitzak udaberrian eta udazkenean merkaturatzen dira, gehienak Liburuaren Nazioarteko Eguna, Bilbo eta Donostiako liburu azokak edo abenduko Durangokoa dutela helburu. Tarte horiek ondo erabiltzen dituzte argitaletxeetako arduradunek: idazle ezagunek plaza horietan jokatzen duten bitartean, hasiberriek neguaren hotzean ekin behar diote, konpetentzia gutxiago baitago urtaro ilunenean.
Liburuek, oro har, udaberria eta udagoiena dituzte abiapuntu. Euskarazko produktu gehienek ere dinamika horri eusten diote: lehenengoko liburu-andana uda baino lehen; bigarrena, uda ostean. Honela, ondorengo asteetan hainbat lan agertuko dira, eta azpimarratzekoa da jorratutako generoen aniztasuna.
Narratiba, poesia eta gazte-literaturarekin batera, zenbait entsegu-lan aurkeztuko dira laster
Eleberriei dagokionez, Ixiar Rozasen Negutegia (Pamiela), Patxi Zubizarretaren Txantxa.quick (Erein) eta Karmele Jaioren Amaren eskuak dira aipatzekoak, Josu Penades bermeotarraren Etxea (Alberdania) eta Aitor Aranaren Errege hilobia (Elea) lanekin batera. Rozasen hirugarren nobela honetan bizitzaren bidegurutzetan garatzen diren egutegi moduko mentura-istorioak agertzen zaizkigu, haietan suertatzen diren pertsonaiekin batera. Penades, berriz, errealitateaz ari da, oinazeaz, memoriaz eta utopiaz. Aranak, ordea, Antso III.a berpiztu du, horrek ekar dezakeen olatu guztiarekin. Txalaparta argitaletxeak itzulpenen apustua egingo du ondorengo hilabeteetan; Patxi Zubizarretak euskaratutako Nagib Mahfuzen Mila eta bat gauen gaua eta Eider Rodriguezek itzulitako Dantzaldia (Irene Nemirowskyren nobela bikaina) agertuko ditu.
Ipuingintza ere berrindartuta dator ondorengo asteetan. Elkar argitaletxeak kontakizun laburren liburu bi kaleratuko ditu laster. Bata, Gure gerretako heroiak, Rafa Ugaldek idatzitakoa, eta bestea Patxi Iturregiren Dioramak. Ugaldek gerlari nahiz biktimen istorioak nahasten ditu bere liburuan, eta Iturregik anekdota txikienetatik abiatzen diren 66 istorio desberdin ondu ditu. Javi Cillero ere sartu da motzeko plaza honetan bere Ero hiria liburuarekin (Alberdania), eta Juan Karlos Merino gazteak beste horrenbeste egin du Kaleko ipuinak (Elea) sortarekin.
Poesian Leire Bilbao ondarrutarraren Ezkatak (Susa), Castillo Suarezen Bala hutsak (Elkar) eta Juan Ramon Makusoren Hiri gorazarre (Elea) nabarmentzen dira.
Gazte literaturak ere emango du zeresanik maiatza eta ekainean. Ibaizabalek I?aki Frieraren lan berria aurkeztuko du (Andoni Odriozolaren marrazkiekin apaindutako liburua); Futbolzale liburu-sorta berria ere prestatu du. Gero argitaletxeak beste horrenbeste egingo du Albota eta Abarka bildumekin.
Baina dena ez da literatura egungo paperezko oihan amaigabean. Hori baieztatzera datoz hainbat liburu, tartean Alberdaniak merkaturatuko dituen hiru lan: Joseba Zulaikaren ETAren hautsa saiakera; I?aki Arranzen Hitza azti (hizkuntzarekin jolasteko zenbait proposamen); eta Edorta Agirre eta Asisko Urmenetaren Baietz okerreko bidea aukeratu (etorkizuneko elikadura nolakoa izango den aztertzen du). Susaren proposamena ere ez da makala: Inon izatekotan, Juan Luis Zabala kazetari eta idazlearen hainbat gogoeta biltzen dituen "koaderno literario" ezohikoa. Joseba Aurkenerenak, ordea, Iparraldeko istorioak bildu ditu Iparraldean gaindi liburuan (Gero), aspaldiko joerarekin jarraituz, eta Ereinek kalean du jada sorginei buruzko liburu ilustratua, Toti Mart¨ªnez de Lezea eta Juan Luis Landak eginikoa. Txalapartak Bobby Sandsen testigantza jasotzen duen lana berrargitaratuko du (Egun bat nire bizitzan), preso irlandarraren heriotzaren 25. urtemuga aitzakiatzat hartuta.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.