Unamuno berriz irakurtzen
Idazlea bere lanen bitartez berreskuratzea aldarrikatu dute euskarazko biografia baten bidez
Badira ia 70 urte hil zela, baina Miguel Unamuno (Bilbo, 1864-Salamanca, 1936) idazle eta filosofo bizkaitarraren izenak aditu eta literaturazaleengan pizten duen zirrara ez da oraindik itzali. Bateko zein besteko arrazoiengatik, haren izaera kontraesankor eta anbiguoak, baita bere lumak sortutako harribitxiek ere, hainbat entsegu eta ikerlan betetzeko aitzakia eman dute berriz ere, halakoetan urteurren biribilekin gertatu ohi den bezalaxe. Horietako bat I?aki eta Mikel Soto anaiek Unamuno (Elkarlanean, 2006) izenburuarekin idatzitako biografia da; estilo soil eta ulergarriarekin osatu dute lana bi egileek.
"Ikerketa egin aurretik, gutxieneko enpatia eduki behar duzu pertsonaiarekiko, gero distantzia kritikoa hartzeko gaitasuna ere bai", aldarrikatu du I?aki Sotok. Filosofian Lizentziatua, karrera amaierako tesiaren gaitzat hartu zuen idazlea; hasierako proiektua, baina, tamaina handiagoko lan bihurtu zen azkenik. "Aurreiritzirik gabe ekin nion lanari. Testuak irakurrita neuzkan, batez ere existentzialismoarekin izan zuen harremanari, eta euskaltasunarekin eta espainiartasunarekin izan zituen krisiei buruzkoak", azaldu du.
"Europarako bideak moztu nahi zituen gai askotan, baina bere garaiaren semea zen"
Unamunori buruz idaztekotan, ezin aipatu gabe utzi gai honen inguruan sortzen diren eztabaidak. "Badago joera Unamunoren alde edo aurka egoteko", aitortu du lanaren egileak, "batez ere bere jarrera politiko jakin batzuengatik, nahiz eta gero epai horiek ere oso partzialak diren eta ez dioten erantzuten behetako pertsonaiari". Izan ere, biografiaren protagonistak ibilbide politiko eta filosofiko malkartsua izan zuen. Giro katoliko eta puritanoan hezia, arrazionalismoaren ideiak bereganatu zituen Carlyle, Spencer, Hegel eta Marx-en eskutik. Vicente eta Sabino Arana anaiekin maitasun eta gorrotozko harremana izan zuen eta garaiko abertzaletasunera ere hurbildu zen; hori ez zen oztopo izan, baina, gerora sozialismorantz jotzeko.
"Biografia bat idazteko ematen duen pertsonaia da", dio Sotok. Bere ustez, Unamunoren anbiguotasun eta kontraesanak orduko gizartearen eta giro politikoaren testuinguruan ulertu behar dira. "Gauza batzuetan oso isolazionista izan zen, Europarako bide guztiak moztu nahi izan zituen", argudiatu du, "baina bere pentsamenduan eta lanetan garaiko pentsamenduaren aztarnak badaude, eta zentzu horretan Unamuno bere garaiko seme prototipikoa izan zen".
Idazle gisa, karlistaden garaiko Bilbon girotutako Paz en la guerra (1897) eleberri historiko eta hein batean autobiografikoa izan zen Unamunoren lehen literatura-lan aipagarria. Geroago etorriko ziren, besteak beste, Niebla (1914) eta San Manuel bueno y m¨¢rtir (1933) nobelak, eta Fedra (1918) eta Soledad (1921) antzezlanak. Hain zuzen ere, lan horiek irakurriz benetako Unamunorengana hurbiltzeko eskatzen du biografiaren egileak. Nabarmendu duenez, "Unamuno berreskuratu egin behar da batez ere irakurriz, eta berari buruzko ikerketa gehiago eginez".
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.