Ateak
Bestelako garaiez ari naiz. Ez dakit hobeak ala okerragoak ote ziren, ez baitakit gu hobeak ote ginen, ez dakidan bezala hobeak ote garen edo okerragoak ote diren bizi ditugun edo bizi gaituzten garaiok. Xabier zuen izena; eman dezagun Xabier zuela izena. Txoria zela sinetsi zuen eta hegan egin, bere burua bosgarren pisu batetik botata. Ez zuen sentitu txoria ez zenik, ez zuen jakin lurra ere bazegoenik, zeruaren azpian eta, batzuetan, gainean, erori zenean: astun eta gogor, pisu eta kargadun. Biaje txarra izan zuela esan zuten, biaje zorigaiztokoa, inora eraman beharrean, ezera eraman zuena, lurrarekin lurtuz eta bat eginez. J¨¹ngek esan zuen bezala, bakoitza bere zama daramala ibiltzen da hemendik hara eta handik auskalo nora. Izan ere, bidaien nondik norakoa ez dago jakiterik, aldez aurretik bederen. Kalimakok bere epigrametako batean azaltzen duenez, ba omen zen Kleonbroto bat Anbrozian, zeinak, horma handi batera igo, eta handik jauzi egin baitzuen, "Agur, Eguzki" esanez, baina esan zezakeen "Agur, Euskadi", herri zaharra baikara, ustez. Ez omen zuen inongo minik, inongo heriotza-izurik, inongo kezka larririk. Platonen Fedon irakurri omen zuen, arimaz diharduena.
Arima gorputza da, eta gorputza arimaz betetzen da, botila bat airez edo urez betetzen den bezala. Antzeko irudia erabiltzen baitu Platonek, arima deskribatzeko bainoago, arima zer den adierazteko. Zenbat eta arima gehiago, orduan eta gorputz gutxiago, hala sinetsi izan da. Arima gorputzarena da, begiak, belarriak, sudurra, ezpainak eskua diren bezala. Zentzumenak, begi-joaldiz, belarri-zorroztasunaz, sudur-zimikoz, ezpain-ukituaz, esku-laztanaz gozatzen uzten digutenak, gorputzarenak dira. Baina , batzuek nahiago horri ere arima deitu. Arimak, izan ere, gorputzak baino arrazoi handiagoa du; arrazoi gehiago ere bai. Gorputzak ahal duena baino gehiago nahi zaten baitugu. Horregatik maite dugu gorputza lo dagoenean, eta erabat gorputz ez denean, ikusten dugunaren jabe izatea. Horregatik maiteagoak ditugu lo gaudelarik ditugun ametsak, esna gaudelarik ikusten duguna baino. Ate bat dagoela sumatzen baitugu, irekiz gero, gorputzaz haratago eraman gaitzakeena. Eta ez dugunez horren ziurtasunik, susmo hutsa baita, izuz bizi gara ea atea irekiko ote zaigun eta alde egingo ote dugun geure baitatik.
Albert Hofmann orain dela ehun urte jaio zen. Urte honetako urtarrilean ospatu dute Basilean, haren lagunek. Bizirik dago beraz, bizirik gorputzez, esan nahi dut; gorputzaz haratagoko bizitzarik ez baitugu ezagutzen. Hofmannek, Sandoz laborategietarako lanean eta zekale-ainoarekin frogak eta saioak egiten ari zelarik, LSD gisa ezagutuko zen droga aurkitu zuen, Basilean, Nietzsche eta Erasmo irakasle izan ziren hirian, hain zuzen. 1938an aurkitu zuen, baina handik bost urtetara, droga probatu zuen laborategian, nahi gabe. Berak kontatuta dakigu zer nolako bidaia egin zuen lantokitik etxera, motordun bizikleta batean. Ibilgailua ez omen zen batere ibiltzen, abiadan eta pedalei eraginka bazihoan ere. Etxera iritsi eta ohean sartu behar izan zuen, eta irudi garbi eta aratzak ikusi zituen, ametsak ziruditenak, ametsetan egon gabe, kolore biziak dantzan, gelako iluntasunean. Iragana zuen atea, zentzumenen atea.
Husleyk, dakigula, liburu bat idatzi zuen gai horretaz. Zentzumenen atea, bai; gorputzaz haratagoko bidaia, gorputza utzi gabe, joateke joan. Bidaia lisergikoa. Bidaia nolabait mistikoa. LSD berehala zabaldu zen bazterretan. Timothy Leary, Allan Ginsberg maisu izan ziren, eta ikasle asko izan zituzten berehala. Syd Barrett, horietako bat. 1965ean lagunekin zegoelarik hartu zuen. Handik bi urtera The Pink Floyd taldearen lehen diskoaren kanta guztiak egin zituen: The Piper At the Gates of Dawn, poesia profetikoa, poesia mistikoa, rock munduak eman duen poesiarik sakonena. Syd Barrettek ere zentzumenen atea iragan zuen. Ez da itzuli, hil den arte ez.
LSD 1968an debekatu zuten. Besteak beste CIAk erabili zuen, egiaren droga gisa. Izan ere, egia gure barnean da. Ate asko iragan behar dira bertara iristeko.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.