Saiatu eta asmatu
Xabier Leteren (Oiartzun, 1944) liburu berria argitaratu du Elkarrek, Abestitzak eta poema kantatuak. Liburuaren lehen zatian, egileak bere bidearen berri ematen du, gero datoz abestiak eta berak kantatuak, itzulitakoak ondoren, eta bukatzeko Joxe Arregik eta Lander Arbelaitzek egindako elkarrizketa bi.
Xabier Lete gure kulturaren erreferente nagusia dela gauza nabarmena da. Horregatik aitorpen samur gisa idatzitako biografia estimatu dut lehenik. Aspaldi ez nuen irakurtzen hain aitorpen hunkigarririk, oso hitz neurtuekin ematen ditu kantagintzaren zertzeladak eta auto-poetika baten printzak. Ez dugu euskal kantagintzaren historia aurkituko, Leteren begirada lausotua baino. Eta ondoren, zergatik eta zelan kantak egin, nola kontatu historia bat lau ahapalditan edo nola kanta bihurtu esperientzia edo dialektika. Hausnarketa sakon bezain argia eskaini du Oiartzungo poetak.
Bigarren sailak Letek egin eta itzulitako letrak biltzen ditu. Belaunaldi baten aipamen, arrangura, nahi eta desioen, amets eta desilusioen berri ematen dute abestiok. Ez dakit zaharkituak ez ditudan aurkitu batzuk, hain tremendistak, erotismoa agertuz, Jainkoari deituaz heriotzaren aurrean, burgesiaren itxura gordina agertuz.
Baina beste askok, Agian, Ez nau izutzen negu hurbilak edo Izarren hautsa bezalakoek, diskoa hartu eta berriz entzuteko gogoa ematen dute. Hor dira garai bateko pentsamoldeak: existentzialismoa, heriotzak sorturiko larritasuna, mina, maitasuna galderaz betea. Eta beti ere konkretu izateko gogoarekin, bertsolaritzatik ikasitako formulak erabiliz.
Xabier Leteren liburuak edadetu garenen oroimena astindu du, gure bizitza izandakoaren zantzu batzuk oroimenera ekarriz.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.