Idazlearen profila
Nobela historikoa deituriko genero narratiboaren barneko azpigeneroa da pertsonaia historikoa baten bizitza berreraikitzea, batez ere pertsonaia historiko horri buruz berri gutxi direnean, eta asmakizunerako bidea dagoenean. Egia da, horrela jokatzen denean, generoaren topikoak betetzen duela dokumentu historikoak eman ez duena.
Horrela gertatu de Joxan Oiz (Donostia, 1968) argitaratu duen lehen nobelan. Be?at Dardo eleberriaren mataza nagusia Bernat Etxepareren bizitzan oinarriturik da, hobe baina esaten badugu haren bizitzaz dakigunaz -batez ere kartzela garaia eta horren zergatiak- eta haren bizitzaz ez dakigunaz. Horregatik aukeratu da izenbururako Etxeparek ez zuen deitura bat, Dardo, eta estali benetakoa; izenburuan bertan fikzioa azpimarratu delarik.
Kontakizuna multzo bitan -hiru eranskina kontuan hartuta- banandua da. Lehendabiziko kapituluan, ia nobelaren zabalpenaren erdia betetzen duena, Bernat Etxepare kartzelan dugu eta han ezagutu duen Martin Bereau borreroari bere bizitzaren kontakizuna egiten dio. Bigarren zatian Etxeparek bere liburua argitaratu arte egin duen bidea kontatzen da sei kapitulu laburren bidez. Eranskinean Etxeparek argitaratu gabe utziriko poema baten aurkikuntzaz fikzionalizatzen da.
Zeintzuk dira baina generoak emandako bideak? Elkarrizketa, adibidez. Daturik ez dagoenean pertsonaiak bere bizitza kontatzen du, noizbehinka atzera eginez, baina nobelaren pisua ez doa ekintzaren aldetik, erreflexioaren aldetik baino; kontaketa tradizionala da beste bide bat: narratzaile orojakilea, hutsuneak betetzen dituena; dokumentazioa litzateke beste bat, tentu handiz egin beharreko kontua, zeren nabari da noiz erabili den dokumentazioa (Euskal Herriko inpresoreen historia kontatzen denean, edo Bernard Lehete jaunaren inguruko poetak aipatzen direnean), eta noiz ez, pertsonaiei buruz, edo tokiei buruz informazio orokorra ematerakoan; denboraren erabilera laxoa beste bat da; eta pertsonaien zergatiak garbi ez geratzea: zergatik jarraitzen du borreroak apaiza, generoak eskatzen duen pertsonaia biren interakzioaren izenean ez bada?
Joxan Oizek berebiziko ahalegina egin du errenazimendu garaiko hizkera bat sortzen eta hura bere ezaugarriekin moldatzen. Baina hizkeran jarritako arretak ez du bere bide narratiboa leundu.
Be?at Dardo. Joxan Oiz. Susa. Zarautz. 2006. 189 orrialde. 13,30 euro.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.