Liluramenduaz (literaturan)
Literatura nekez irakasten da, dio Luis Landerok, baina ikasi egin daiteke (bide batez, zer gertatu da 1989an Juegos de la edad tard¨ªa nobelaren bitartez irakurlegoa erabat harritu zuen idazle harekin? Beste hiru fikziozko lan argitaratu zituen gero, eta saiakera berezi bat duela sei urte, baina haren izena ez da orain apenas entzuten). Ikasten den neurrian -hau da, irakurriaz- estimatzen da literatura, eta estimatzen den neurrian gozatzen.
Bide horretan, hala ere, liburu guztiek ez dute berdin laguntzen. Beti izaten dira, adin batean zein bestean, irakurlearen emozioa errazago pizten duten liburuak, irakurlearengan lilura sentipen bat sortzen dutenak. Irakurle bakoitzak bere aukerako liburua edukitzen du (beti bera ez den arren), baina hainbat liburutan bat etor daitezke irakurle askoren iritziak: Boris Pasternak-en Doktor Zhivago, Coetzeeren Disgrace edo Juan Rulforen Pedro P¨¢ramo-ren inguruan, esaterako.
Mota horretako lilura, eta batzutan obsesioa, sekula nabaritu ez duen irakurleak zail izango du aurrerantzean literaturazko edozein lan dastatzea. Juan Goytisolok behin berarengana gerturaru zen irakurle bati esan zionez, testu bat egiatan baloratu dugun ala ez frogatzeko gutxienez bi aldiz irakurri behar da. Irakurleak Goytisoloren nobela bat bereziki gustoko zuela adierazten ari zitzaion idazleari. Honek zenbat aldiz irakurri zuen galdetu zion. Behin bakarrik izan zela aditu zuenean, Goytisolok solasaldia bertan eten zuen. Lezio gogorra, seguraski gehiegizkoa, baina lezioa, hala eta guztiz. Carlos Fuentesek urtero irakurtzen omen du, apiril aldera, On Kixote. Liburu guztiekin (ezta zati txiki batekin ere), jakina, ezin da halakorik egin edo ez luke zentzu handirik izango, beste batzuk irakurri nahi badira, baina akaso bai nobelen nobela, liburuen liburua den On Kixote-rekin.
Baina zertan datza, edo non egon daiteke, liluramendua? Fikzioak duen erakargarritasuna literatur lanaren egiturak berak eman diezaioke, edo Mario Vargas Llosak "gezurren egia" deitu izan duen fikzio lanen izaerak, ondo antolatutako narrazioetan gertatu ohi den bezala. Beste aukera batzuk ere badaude: literatura beraren eta literaturaren gaineko gogoetaren arteko oreka miresgarria izan daiteke, esaterako, Antonio Mu?oz Molinaren Beatus Ille nobelaren ezaugarri nagusia. Eta hemendik datorkio, esango nuke, irakurlearengan sortzen duen liluramendu berezia. Egia da, bere geroko nobelagintzarekin alderatu izan duenean, egileak eleberri hark literarioa -agian literarioegia- izateko ageri zuen asmo nabarmena azpimarratu eta kritikatu duela, baina horrek ez du bere lehen nobela haren efektu ahaztezina inolaz ere gutxiagotzen. Beatus Ille-ren kasuan bezala miresmena eragiten duten idatziek geure burua hobea, zentzuren batean aberatsagoa, sentitzen laguntzen digute, Italo Calvinok klasikoei buruz zioen legez.
Liluramenduaren barnean graduak egon daitezke, jakina, liburu batek eragin duena ez da nahitaez beste batek eragin dezakeenaren parekoa. Baina bada akaso gutxienezko maila bat, irakurle bakoitzak edozein literatur lanari eskatzen diona emaitzarekin kontent gelditzeko (zineman gertatzen den bezalatsu, nahiz eta film txarrak, arrazoi ezkutu batengatik, testu txarrak baino irensgarriago suertatzen diren). Eta, hala ere, gutxienezko maila hori lanaren kalitate orokorrari lotzen zaio seguruenik, ez literaturak sor dezakeen liluramenduari, azken hau, definizioz, ezin baita aurreikusi. Ez da sartzen irakurleak aldez aurretik eduki eta azalera ditzakeen eskakizunen artean. Hala eta guztiz, liluramenduaren sentipenik gabe literaturak nekez luke iraunkortasunik.
Gabriel Garc¨ªa M¨¢rquezentzat idaztea lebitatzea bezala baldin bada, liluramendua sortzen ahal duen literatur lan batean murgiltzeak irakurleari antzeko zirrara dakarkiola pentsatu gogo dut. Eta benetako literatura liluramendua dela, edo bestela ez dela ezer (ez benetako literatura, behintzat).
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.