Genero baten loratzea
Euskarazko eleberri historikoak indartsu itzuli dira liburu-dendetako erakusleihoetara
Aingeru Epaltzak eta Joxan Oizek euskarazko eleberri historikoak eraman dituzte berriz liburudendetara, azken hilabeteotan argitaratutako Mailuaren odola eta Be?at Dardo liburuekin hurrenez hurren. Ekainean, Txema Garcia-Viana idazle gipuzkoarraren Arkitektoa gehituko zaie izenburu horiei. Lan honek XIII. mendeko Donostian girotutako intrigazko istorioa du oinarritzat, eta 2006ko BBK-Euskaltzaindia Saria eman zion abenduan bere egileari. Izan ere, historia literaturaren "ohiko harrobia" izan ohi da, Epaltzaren arabera. Txomin Agirre eta Jon Etxaide ezinbesteko erreferentzia klasikotzat dituen genero hau berrindartzen ari da itxuraz, bere zaleen pozerako.
Idazle askok 'Otto Pette' aipatzen dute genero honetako euskara literarioa garatzeko zedarritzat
Literaturak etengabe edan du historiaren iturritik mendeetan zehar; historia bera historia denetik gertatu da hori, lehen klasiko unibertsaletako batzuk behialako gertakizunen kontaketa besterik ez baitziren. Liburu-dendetako erakusleihoei erreparatu besterik ez dago formulak gaurkotasun-izpirik ez duela galdu egiaztatzeko. Euskaraz, generoak emaitza berriak izan ditu azken hilabeteotan. Aingeru Epaltzaren Mailuaren odola eta Joxan Oizen Be?at dardo eleberriei, Txema Garcia-Viana Kartxi-ren Arkitektoa gehituko baitzaie ekainean; XIII. mendeko Donostian girotutako eleberri horrek Euskaltzaindia Saria eman zion abenduan.
"Historia ohiko harrobia izan da literaturan, maiz literatura unibertsalaren lehen aleak iraganean gertatutako gertakarien kronika izan dira", laburbiltzen du Epaltzak, generoak irakurleen artean duen arrakastaz galdetuta. Iaz abiatutako trilogiaren bigarren liburukian ari da lanean idazle iruindarra, aurrekoaren jarraipena izango dena. "Hasia naiz idazten", dio egileak, "oso baikor agindu nuen trilogia, bilogia behintzat badakit izango dela".
Zergatik jotzen dute idazleek historiaren harrobira? Epaltzaren irudiko, "historiari heltzen diogu orainak kezkatzen gaituelako". "Orain planteatzen ditugun galdera batzuei erantzuna bilatu nahi izaten diegu, eta erantzuna maiz iraganean bilatzen dugu; edo uste dugu iragana argigarri edo argi-emaile izan daitekeela orainak betetzen ez duen ilunpe horretan", erantsi du.Tesi horren arabera, autore gehienek, iraganera jotzen dutenean, "orainaren nolabaiteko proiekzioa" egiten dute. "Gure kezkak eramaten ditugu, kasu honetan XVI. mendera", azaldu du Nafarroako erresumaren gainbeheraren garaia, XVI. eta XVII. mendeen arteko pasabidea, bere lanaren testuingurutzat hartu duen idazleak.
Hain zuzen ere, historiaren bihurguneak izaten dira eleberri historiko askoren abiapuntu. Ez da kasualitatea, ondorengo gertakariak eragingo dituen gatazka baten beharrizana aldarrikatzen baitu dramaturgia klasikoak kontakizunen haria ehuntzeko oinarrizko arautzat. Mailuaren odola-ren egilea bat dator teoria horrekin, idazle gisa "erakargarriagoak" iruditzen baitzaizkio "krisi-garaiak". "Literaturan beti bilatzen da nolabaiteko konfrontazioa, elkar topaketa bortitz bat. Beti egoten da bi egoeraren arteko talka bat, bi pertsonaiaren artekoa", zehaztu du.
Literaturaren historian zehar, gainera, garai historiko jakin batzuk behin eta berriz errepikatzen dira eleberri historikoen apalategietan. "Une historiko jakin batean herri jakin batek bizi dituen kezken arabera, erreferente bihurtzen dira garai batzuk", dio Anjel Lertxundik. "Garai bakoitzak ispilu batzuk hartzen ditu han begiratzeko. Garai jakin batean ispilu hori berpizkundean kokatzen zen; gaur, berriz, XX. mendearen hasiera oso ispilu egokia da, baina Espainiako gerra aurreko idazleek XIX. mendea hartu zuten erreferentziatzat".
Euskaraz eleberri historikoa jorratu duten egile askok Lertxundiren Otto Pette aipatzen dute genero horri dagokion hizkera literarioa garatzeko ezinbesteko zedarritzat, nahiz eta hark behin eta berriz gogoratu liburu hura ez dela nobela historikoa. "Behin erromantizismo garaitik atzera hartzen denean, historikotzat hartzen dira eleberriak", justifikatu du etsipen puntu batez, "fama hori ezarri zaio Otto Pette-ri, eta nobela horrek historikotik ez du ezer.
Kontuak kontu, behialako garaietara jotzeak askatasun handia ematen dio sortzaileari, Garcia-Vianak aitortzen duenez. "Azken finean, XIII. mendeko Donostiari buruz oso datu gutxi dauzkagu, bai egoera soziopolitikoari dagokionez eta inguru fisikoari dagokionez ere bai", aipatu du bere eleberriaren testuinguru historikoa gogoan. "Nik uste dut garai hura erabakigarria izan zela Donostiaren historian, badakigu hiriak bat egin zuela Gaztelako erreinuarekin, gaskoiak zeudela jaun eta jabe eta euskaldunak ere bazeudela". Garai hartako egoeraren "argazkia" egiteak hizkuntzarekin ere jolas egiteko bidea eman dio egileari. "Nolako euskara erabiliko ote zuten irudikatzeko, agian Iparraldeko edo Nafarroako eragina izango ote zen".
Ildo horretan, lau egileak bat datoz liburua irakurleentzat sinegarri gerta dadin zaindu beharreko baliabideaz. "Egiantzekotasuna da gakoa", dio Oizek. "Batzuek anakronia erabiltzen dute baliabide bezala, dataz kanpo dauden datu batzuekin jostatzea. Baina bestela, gutxieneko egiantzekotasuna bilatu behar da".
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.