Maldetan pentsakizunak
Oso liburu eraginkorra, oso interesgarria argitaratu dute Ibon Ega?ak eta Edu Zelaietak, Baionan 2005. urtean, Udako Euskal Unibertsitatearen Ikastaroaren barnean emandako Euskal gatazka euskal literaturan gaian oinarrituz.
Lehenago ere Ibon Ega?ak emanak zituen gaiari buruzko zertzelada batzuk Cuadernos de Alzate aldizkarian argitaraturiko artikulu batean. Gaurkotasuna eta egokitasuna ezin zaizkio ukatu gaiari. Argia ekartzeko gogoa ere ez.
Liburuaren lehenengo balioa idazleei eurei hitza emateko egin den aukeran datza. Idazleek hausnartzen dute gaia eta adierazten zergatik bai eta zergatik ez. Alabaina, ez da zalantzarik ahotsak desberdinak izanda oso maila desberdinekoak direla hemen agertzen diren proposamenak.
Nire iritzi ahulean, azpimarratu beharreko da Harkaitz Canok egiten duen hurbilketa, idazle izaeratik egindakoa, osoa, sentsibilitatez betea, eta gaiaren inguruan baino gehiago idazleak bere profesiotik gaiari egin behar dion adierazpenari buruzkoa. Era berean, ausarta da Jokin Mu?ozen proposamena, eta dirudienez, liburu osoaren sua piztu zuena, nahiz eta Baionan irakurria izan ez. Mikel Hernandez Abaituarena ere aipatuko nuke, aspaldi erabiltzen duen autobiografian oinarrituz eraikitzen duelarik bizitzatik hurbil dagoen mundu bat.
Egia da, eta hizlari batek baino gehiagok adierazi du, ezin dela oso garbi azaldu zer ote den gatazka edo nola defini dezakegun, eta definiziorik gabe badoa ere, uste dut denak ulertzen dugula zertaz ari garen: ETAz hain zuzen, eta hark gure literaturan duen, edo behar lukeen eraginaz eta presentziaz, dela zeharbidez, dela zuzenbidez.
Hemen kokatzen du arazoa Ibon Ega?ak bere aurkezpenean, bere sarrera interesgarriaren bukaeran Zalantza gaia tratatzerakoan, eta garbi azaltzerakoan: "Literaturak berarekin dakar zalantzarako joera".
Aspaldian hasi zen gaiaren inguruko lana gurean (nola ahaztu Ramon Saizarbitoria, nola gogotik kendu Mario Onaindia, Anjel Lertxundiren lehen narrazioak?). Liburuak gaur-gaurko usaina dakar gure bizitzan eragina duen historiari buruz.
Ibon Ega?a eta Edu Zelaieta (koordinadoreak): Maldetan sagarrak. Euskal gatazka euskal literaturan. UEU. Bilbo, 2006. 167 orrialde. 15 euro.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.