Poesiaren olatuak
Generoaren egungo egoera islatzen duten lan interesgarriak argitaratu diren azken hilabeteotan
Olatuak bailiran, halaxe lehorreratzen ditu zenbaitetan edizio-sistemak idazleen emaitza berriak. Hala, genero jakin batzutan lehorte txikiak izaten dira noiz edo noiz euskarazkoa bezalako merkatu produkzio-sistema mugatu batean; bestetan, aldiz, liburu interesgarri ugarik bat egiten dute liburu-dendetako apalategietan. "Bultzadak izaten dira, are gehiago estetikaren munduan hala gertatzen da", dio Luis Mari Mujika (Lizartza, 1939) idazleak. Udaberrian Barne ibilerak II (Hiria) poesia-bilduma eman zuen argitara. Horrekin batera, generoaren egungo ikuspegia eman dezaketen lan ugari eta esanguratsuak plazaratu dira azken hilabeteotan. Eta abendua bitartean argitaletxeek beste hainbat nobedade interesgarri dituzte labean.
2001ean abiatutako bilduma sortari jarraipena eman dio aurten Mujikak, zazpi poemategiz osatutako liburuan: Beste harietan, Arratsero hitzaren esparruetan, Nire itsaso ohartuak, Hasi nintzen eta, Harria eta harlanduari poema, Lerroari gogoetak eta Kasik susmo diren arren. Bere poesiaren "hiru zutabeak" islatzen dira liburu mardul horretan, existentzialismoa, sinbolismoa eta surrealismoa, egileak berak nabarmentzen duenez. Eta horiek guztiak bilbatuz, haren lan osoan nabaria den estetikarekiko grina. "Jarraidura bat dago", dio idazleak 70ean idatzi zituen lehenengo lanen eta oraingo berrien arteko aldeaz galdetzen zaionean. "Niretzat behintzat estetika beharrezkoa da poetikan. Estetika horrekin surrealismoa ere egin izan dut, baina beti gustatzen zait estetika horri eustea", azaldu du.
Hain zuzen ere, "poetika" horren bila abiatu zen Aritz Gorrotxategi (Donostia, 1975) apirilean argia ikusi zuen Zaldi hustuak (Erein) idazten hasi zenean. "Aurreko poesia-liburuan-garrantzi gehiago eman nion edukiari, eta orain saiatu naiz biak lotzen, edukia eta forma batuago trinkotzen", zehaztu du; aurretik beste poesia bilduma bat zuen idazle honek, Taxi bat Hamletentzat (Hiria, 2002). "Beharbada lanik handiena izan da poetika propio horren bilaketa".
Gidoigile eta prentsa idatziko kolaboratzaile, narrazioa eta nobelagintza ere jorratu ditu Gorrotxategik, 2001ean lehen lana (Kafkaren labankada eleberria) argirataratu zuenez geroztik. "Barruak eskatzen dizunaren arabera erabakitzen dut genero bati edo besteari heldu", zehaztu du egileak. Azkenik, Troiako zaldiaren irudia abiapuntu hartuta, "bizitzaren eta heriotzaren arteko" kontrastea erakusten duen poemategia osatu du.
Beste gerra bat, kasu honetan 1936koa, du erreferentzia nagusitzat Luis Garderen (Iru?ea, 1961) Haize hegoaren aroak poemategiak. "Egunsenti alderat? / gotorlekuko harresiak gartzen dira? / xori hotz pausatu batek behatzen baditu", dio liburuko pasarte batek. "Oso nafarra sentitu dut lan hau", justifikatu du egileak, again bilduma osoan zehar etengabeko erreferentzia den Esteba Urkiaga Lauxetaren "kontrapisu" gisa.
Gerra Zibila narratiban sobera jorratutako gaia bada ere, olerkigintzan ez dago gai horri buruzko izenburu askorik. "Poema solteak idatzi izan dira, baina ez liburu oso bat", dio Gardek. "Hain justu iruditu zitzaidan gai interesgarria, hurbilketa desberdin bat. Hor agertzen den gerra edozein gerra izan daiteke, guk ezagutu ditugunak, karlistadak edo Nafarroaren indenpendentziaren galera", erantsi du. "Gerla horiek nola baldintzatzen gaituzten islatu nahi nuen, ze puntutaraino nola gure oraingo egoera ez den gerra horien ondorioa".
Gardek Euskaltzaindiaren Felipe Arrese Poesia saria irabazi zuen 2004an urte horretan kaleratu zuen Oihan nabarra liburuarekin, orain arte merkatuan zuen bakarra hain zuzen ere. Datozen asteotan hirugarrena aurkeztuko du, Urtzailearen beharra izenburukoa, 2005eko Joseba Jaka beka eskuratu zuen proiektuaren emaitza.
Idazle berrien atalean, Be?at Sarasolak (Donostia, 1984) 48 olerki bildu zituen uda aurretik Kaxa huts bat liburuan, orain arte plazaratu duen lehena. "Hutsa den heinean, norberak askatasunez betetzeko espazioa izan daiteke kaxa hutsa", argitu du egileak, "eta zer hobe literaturaz betetzea baino". Miresten dituen egileei buruzko (Ramon Saizarbitoria, Max Brod) aipamenez jositako lanean, hari narratiboa bilbatu du Sarasolak poesiaren bidez. "Mila buelta emanda ere, inork ez du oraindik aurkitu irizpiderik ezartzeko zerk bereizten duen poesia narratibatik", aitortu du, "nik naturaltasunez egiten dut, eta ondo eginez gero, tresna eraginkorra iruditzen zait".
Periferiaren periferia
"Euskarazko poesia-liburu bat argitaratzen duzunean konturatzen zara zein jende gutxirengana iristen zaren. Hau guetto bat dela". Hitz horiekin deskribatzen du Be?at Sarasolak Kaxa huts bat poemategia kaleratu ondorengo sentsazioa. Literatura txiki bateko gutxien irakurtzen generoetako batean, periferiaren periferian ari dira poesi- idazleak, salmentak sarritan egilearen pisuaren araberakoak izaten badira ere. Hala ere, generoak indarra hartu du azken urteotan, Kirmen Uribe ordezkari duen idazle-belaunaldi berriaren eskutik.
Urtean argitaratutako izenburu-kopurua 20 eta 30 artekoa izaten da. 2005ean eta 2006an, berriz, zertxobait behera egin zuen ekoizpenak, eta aurten badirudi uzta oparoarekin bukatuko dela urtean, orain arteko joerak irauten badu. Aipatutakoekin batera, egile interesgarrien lanek ikusi dute argia, horien artean Aintzane Galardi, Fertxu Izquierdo eta Asier Serrano.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.