Betetzeko kaxa
Harridura puntu batekin hasi nahi nuke Be?at Sarasolaren (Donostia, 1984) Kaxa huts bat poema liburuaren irakurketa. Harritu egin nau Chantal Maillard poetaren aipuak liburuaren hasieran: "Idatzi/ mugitzeko dudan modurik/ bizkorrena delako". Denok dakigu Chantal Maillard-ek mugitzeko arazoak dituela. Baina ez nau harritu horregatik, baizik eta poemak irakurriz beste poeta batzuen (zergatik ez Jorge Reichman?) oihartzunak espero genituelako.
Be?at Sarasolaren liburua berria dela esango nuke. Berria joeran, eta berria aukeraturiko espresamoldeetan.
Poema liburuaren izenburuak, Kaxa huts bat horrek, bete beharreko zerbait adierazten du (Magia poeman bezala, zeinetan, batez ere poema objektuz betetzea den helburu nagusia), baina huts berberak Oteiza dakarkigu burura eta oroimenera: "Eta zer ginateke gu/ Oteiza gimnasia erritmikora dedikatu izan balitz".
Baina kaxa huts hori bada baita ere, gurasoek Errege egunean, edo Olentzero balira bezala opariz beterik, eta haiek ezkutatuz agertzen dituztenak. Edo, zergatik ez?, etorkizuna da kaxa huts hori, bete beharraren beharrez aurkitzen duguna.
Ez dut esango poema liburuak asebete nauena, eta garbi dago poema batzuk ez dutela neurria ematen eta besteekin parekatuz behe mailan geratzen direla, baina oso distira interesgarriak aurkitu dizkiot: poema luzeak egiteko gogoa, apropiazionismoaren agerpena, han eta hemen, Babelekoen agerpena (eta pelikulaz ari naiz), Gernika Arbola hori mundu bat sortzeko joerarako bizibide izatea. Identitatearen ibilbidean ironia ere agertzea, belaunaldia aipatzerakoan norberaren hutsak aitortzeko joera, duda eta muda, mass-medien erabilpen ausarta, surrealismo mota berezia, non irudiak ez diren josten, baizik eta erreferentzia kulturalak.
Oroimenak, agian, egiten dio huts liburuari, nahiz eta Susako bildumakoetan gertatzen den bezala honek ere egitura sendoa agertzen duen sailak banatzeko orduan, na?f itxura handia hartzen dutela zenbait poemek, eta beste batzuk joera sinpleegia.
Kaxa huts bat. Be?at Sarasola. Susa. Zarautz. 2007. 88 orrialde. 11.50 euro.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.