Nostalgiaz eta musikaz
Gazte literaturaren esparruan kokaturiko lana idatzi du Xabier Mendigurenek (Beasain, 1963) Elvis hil zen urtean titulupean. Zazpi ataletan, Jose Inazio Etxezarreta 15 urteko mutikoaren bizipenak kontatzen zaizkigu.
Lanak 1977ko uda du kontakizun nagusi. Nobelak esaten digun bezala: "Elvis hil zeneko urteaz hasi naiz hizketan, baina norberaren historian ez dago une bat edo urte bat aparte jartzerik ezta aztertzerik". Bertan hiru mutikoz osaturiko koadrilaren bizikizunak ematen dira kontakizun.
Hasiz batera adiskidetasunari buruzko aipua aurkituko dugu, Luis Berrizbeitia poeta handiaren ahotsean definitua, eta nobelaren bukaerak ere gai bera azpimarratzen du, eta ematen du adiskidetasuna dela nobelaren gai nagusia. Horrelaxe gogoratzen du nobelaren erdi aldeko pasarte batek: "Bi haiek nire lagunak zirela, eta gauza ederra zela halako lagunak izatea. Munduko gauzarik ederrena". Dena dela, gai aldetik ere, gehiago murgiltzen da Jose Inazioren barne bizitzan eta adiskidetasuna kanpotik ikusita balego bezala kontaturik dago, Eduk eta Roberrek duten tokia narratzailearena baino eskasagoa baita.
Mendigurenek dohain bi erakusten ditu: esku trebea narraziorako eta kontakizunerako, argumentua bizi eta arin doa erritmo nabarian. Bestetik, abilezi nagusia erabili izan du Jose Inazioren bizitza garaiko kantuekin katramilatzeko. Koadrila honen bizitza, krisiak eta pozak, entzuten ari diren musikarekin loturik daude. Aspaldi esan zuen Bernardo Atxagak gure bizitza maite genituen abestiek eratuta dagoela. Modu horretan musika protagonista nagusia da nobelan.
Dena dela narrazioan badago erakuspen ideologikoa emateko gogorik. Une batean, garbi azaltzen du narratzaileak: "Garai hartan ez baian geroztik askotan pentsatu dut arrazismoaz". Bat batean jarraitzeko: "Itxi dezadan diskurtso ideologikoa". Bai, irakaspena badago presente narrazioan. Sexuaren gaia ere agerian dago. Eszena horretaz denok izango dugu gure iritzia, baina uste dut oraingoan ez duela guztiz asmatu.
Xabier Mendiguren: Elvis hil zen urtean. Elkar. Donostia. 2007. 89 or.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.