Gerra mintzagai
Nobela mota bi omen daude. Batzuk kontzientziak astindu eta aldatzeko eginak dira; besteek, ordea, irakurlea bere hartan uzten omen dute, irakurketaren ondoren ezer gertatu izan ez balitz bezala. Lehen kontakizun mota idazteko gogoa eta ahalmena zuela erakutsi zuen Jokin Mu?ozek (Castejon, 1963) Bizia lo ipuin liburu gogoangarrian. Lorpen berberetik hasi nahi izan du bere Antzararen bidea nobela argitaratu berria.
Ez da zalantzarik 1936 urteko Gerran Ebro ibaiaren ondoan gertatutakoa mingotsa, tragikoa eta basatia izan zela. Memoriara erakartzeak ere badu meritu literariorik. Aspaldiko partez Gerra Zibilari buruzko joera nagusitzen dela esango genuke, baina oso esku trebez eman du erahilketaren historia tragikoa Jokin Mu?ozek.
Nobelan badira alde oso aipagarriak. Lisaren eta lehergailu eztanda batez hiltzen den bere seme Igorren historia; nobelaren sarrera ere deigarria da pertsonaien izenak aipatzen ez direlarik, eta irakurleari lana ematen zaiolarik; antzararen eta inoiz ikusi ez baina beti amestuko den itsasoaren metafora nagusiak ardatz dira nobelan, eta matazak irakurlearen jakin-mina piztu du, azken momentuan crescendo mingotsean bukatzeko.
Argazki bat erabili izan da pertsonaiak aurrera eramango duten peskizaren abiaburu gisa. Askotan erabili izan den aitzakia narratiboa bada ere, ez du bere indarra galtzen nobela honetan. Nahiz eta urruna dirudien pertsonaia biren, Dioniren eta Igorren, arteko antza.
Momentu honetan ez dago argitzerik zein esku trebez idazten duen Jokin Mu?ozek, zenbat jokaldi desberdin erabiltzen dituen (autoironia barne, 157. or.), edo nola osatzen dituen pertsonaiak (nire gustuko Lisa osatuagoa da Gigi baino). Baina nobelak baditu bere ertz ez hain dotoreak. Errepikapenak adibidez (zenbat bider joaten omen dira taberna berdinetara pertsonaia biak lehen aldeko hirugarren eta zazpigarren kapituluetan?), baina nobela geroago eta meharrago egiten da, eta bigarren eta laugarren zatiak tentu handiz idatziak daude.
Jakin minak bultzatzen ditu pertsonaiak bere bidera, hutsik dagoen arbelean bizitzaren historia idaztera.
Antzararen bidea. Jokin Mu?oz. Alberdania. Irun, 2007. 351 or.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.