"Aktore gisa nire buruarekin gero eta gogorragoa bilakatzen ari naiz"
Hiru urte bete berriak zituela ikusi genuen lehen aldiz telebistan. Gaur egun, Barbara Goenaga (Donostia 1983) Madrilen bizi da eta bi urteren buruan hiru pelikula grabatu ditu. "Oso aberasgarria izan da", aitortzen bere ibilbideko erabaki gehienak "hausnartu gabeak" izan direla dioen antzezleak.
Galdera. Pantailaren aurrean jarri zinen lehen garai haietatik jauzi izugarria eman duzu. Nola oroitzen dituzu lehen interpretazio haiek?
Erantzuna. Niretzako oso momentu politak ziren eta jolas moduan hartzen nituen, izan ere, oso txikia nintzen eta ez nuen inongo errespontsabilitaterik, beraz, oroitzapenak oso onak dira ederto pasatzen nuelako.
G. Zerk bultzatu zintuen pantailaren aurrera?
"Hau ez da Hollywood, hemen ez gara diruz ustelduak bizi"
"Etxean guztiek ezagutzen nindutelako egin nuen alde"
E. Pantailaren aurrean jarri nintzen lehen aldian hiru urte besterik ez nituen. ETBko saio baterako haurtxo bat behar zuten eta nire izebak (Aizpea Goenaga antzezle eta gidoigilea) eraman ninduen. Egun horretaz dudan oroitzapena da behin eta berriz izebaren eskutik autobusera igo behar izan nuela. Ez nuen ulertzen zergatik egin behar nuen gauza bera hainbeste aldiz. Hurrengo saioan zazpi urte inguru nituen eta hor oso kontziente nintzen nahiz eta ez nuen inongo ardurarik.
G. Noiz aukeratu zenuen ordea lanbide bezala?
E. Egia esan ez nuen kontzienteki aukera bat egin; ez dakit lanean hasi eta ondoren, bokazioa sortu zitzaidan edota alderantziz izan zen. Hamabost urte inguru nituenean ikasketak gehiago eskatzen zidaten eta hor, bi bide ikusi nituen: ikasketak eta interpretazioa. Bigarren bidea hartu nuen eta ez naiz damutzen, oso pozik nago.
G. Urteak igaro dira eta Goenkale-n zure burua ikusten duzunean zer eragin sortarazten dizu?
E. Ez dut iraganeko lanik ia ikusten baina ziur naiz, egingo banu, barrea sortaraziko lidakeela. Oraindik nire burua lanean ikustea kosta egiten zait, hasieran ez nuelako nire ahotsa ezagutzen, bakoitzak bere buruaz beste irudi bat duelako. Orain errespontsabilitatea handiagoa da eta nire buruarekin gogorragoa naiz. Horrek ikuspuntua asko zorrozten du.
G. Madrilen bizi zara gaur egun. Euskal Herritik alde egin beharra dago antzezle izateko?
E. Nire ibilbide profesionalean oso inkontzientea izan naiz eta hartu ditudan erabakiak gehiegi hausnartu gabekoak izan dira, hau da. Madrilera pentsatu gabe joan nintzen. Hango bizimodua gustatu zitzaidan eta bertan gelditu nintzen. Hala ere, joan nintzenean, ez zuen lana egiteko behar hori sentitu nuelako egin. Horretaz, gero ohartu nintzen. Egun, oso gustura bizi naiz hemen. Ez dago muga geografikorik. Nik hiru film egin ditut aurten eta grabaketetan jatorri anitzetako jendea topatu dut. Gainera, nahiz eta Madrilen bizi, pelikula gehienak ez dira hemen grabatzen beraz, beste lurralde batetara joaten zara eta agian Goierriko kide bat topatzen duzu, edo nork daki nongoa.
G. 2007an bi pelikula grabatu dituzu. Un poco de Chocolate eta La Buena Nueva, eta aurreko urtean Cronocrimenes. Hiru pelikula bi urtetan. Zer nolako esperientzia izan da?
E. Oso pozik nago eta oso aberasgarria izan da. Lanbide hau horrelakoa da. Egon zaitezke urtebete lan mordoarekin eta hurrengoan ez duzu zer eginik eta diruz itota bizi zara, baina benetan zeharo itota. Badirudi aktoreak oso ongi bizi garela, diruz ustelduak, eta hau ez da Hollywood, ezta gutxiago ere. Hiru pelikula hauek zer edo zer eman didate eta denetan pasa dut oso gaizki eta oso ongi.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.