Etxea norbera lakoa da
Etxearen eta han bizi den pertsonaren artean lotura omen dago. Bachelard antropologoak etxearen sinbologia irudikatu zuen eta esanahia aurkitu zion bizilekuaren alde bakoitzari.
Lotura horretan oinarriturik idatzi du Felipe Juaristik Etxearen negarra umorezko nobela laburra. Elkarrek atera duen Ateko bandan sailean eman du argitara, eta sailak gazte irakurleak omen ditu xede, nahiz eta batzuk, ni barne, ez diren enteratu.
Edelmiroren eta Elisaren harremanen inguruan eratu du narrazioa Juaristik. Gizona da kontatzailea eta bere ahotsetik ezagutuko dugu nobelaren mataza. Gizajoa da izan ere pertsonaia, pikaro puntu bat baduena. Elisa haurdun dagoela pisu bila hasten da bikotea eta nobelaren lehen aldean bilaketa horren berri ematen zaigu. Era beran flash back txikia egiten da Edelmiroren aurreko bizitza kontatuz. Lortzen dute azkenean alokairuan etxe bat eta han jartzen dira bizitzen alaba izan arte. Haurra dutenean, etxeak bizi berria hartu du eta bat-batean behera dator bikotea kalean utziz.
Mataza sinple horren inguruan deskribatzen da pertsonaia, bere sinpletasuna eta ikuspegi absurdua azpimarratuz: "Ez nekien altzairuak non erosten ziren, zenbat balio zuten, nola ordaintzen ziren" (64). Batez ere hizkera jokoa da nobelak jokatu duena, esaldi batzuei poetikotasuna darielarik: "Bi itsaso ematen genuen, bi itsaso ibiltari eta nekatu, bi itsaso estura batean elkartzeko zorian" (47).
Felipe Juaristik pertsonaia barregarria aukeratuz nobelaren bidean umorea landu du, izenekin hasiz eta pertsonaiei izen nabarmenegiak emanez, joerak aipatuz, egoerak landuz (oso irrigarria da lehen kapitulukoa edo ospitalera joateko harturiko taxiaren istorioa), elkarrizketak ironia finez edo irain errepikakorrez landuz. Dena dela, badu poetikotasunerako joera, haur zaindariek etxearen deskribapena egiten dutenean (93-95), kasu. Umoreaz gain, Eldemirok ertz desberdinak ditu, eta tonu diferenteak: errukarri, umoretsu, poetiko, sinple... pertsonaia borobila, etxea bezainbat.
Etxearen negarra. Felipe Juaristi. Elkar. Donostia, 2007. 109. orr. 11,10 euro.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.