Irakurri
Meettok argitaletxe jaio berriak hamaika idazleren testuak bilduz Irakurri liburua eman du argitara, gai horri buruzko idazlanak bilduz. Ez da lehen aldia gure artean gai baten inguruko bildumak ematen direna argitara. Jos¨¦ Francisco Ruiz Casanovaren iritziari kasu egiten badiogu, era bitakoak dira antologiak: ikuspegi historiko orokorra eman nahi dutenak, eta antologia programatikoak, literatura talde edo molde nagusi baten alde egin nahi dutenak.
Egile desberdinak bilduz osatzen diren liburu hauek ez dira, zuzen hitz eginda, antologiak. Askotan editorearen ideia bati jarraiki eta plan oso bat eraikiz osaturiko lanak dira. Baina gure artean argitaratu direnetan badira antologien tipologia horri erantzuten diotenak. 2000. urtean argitaratu zen emakume idazleen Gutiziak hark bazuen joera programatiko argia.
Erein argitaletxeak ere, 1990. urtearen bueltan, Taberna zulokoak deituriko lana argitaratu zuen Alarigar Jualermu akronimoaren pean, agian joera programatikoa ere agertu zuen liburua.
Joera historikoa edo joera orokorra zuten Alberdania etxeak argitaraturiko Bakarrizketan liburuek eta Gorroto haut (2002) gaiaren inguruko bildumak.
Irakurri liburuak gaiaren inguruko bilketa eskaintzen du. Eta genero literarioak oso desberdinak dira, horregatik eramaten du daraman azpititulua: Hamaika idazki literario irakurtzeari buruz, hain zuzen ere generoen desberdintasuna aipatuz. Hemen saiakera akademikoak (Mariasun Landa), saiakera literarioak, alfabetoak (Harkaitz Cano), poemak (Angel Erro), kontakizun biografikoak (Pako Aristi), eta ipuinak aurkituko ditu irakurleak, beti ere irakurtzea idazlearen lehen obligazioa dela esaten duen esaeraren poderioz.
Honelako bildumek badute beste abantaila bat eta garaiko idazleen argazkia ematen dutenez irakurleak tendentzia berriak ezagutzeko aukera du. Horrela Uxue Apaolazak eman dio hasiera bildumari, orden alfabetikoaren agindupean eta Iban Zalduak bukatu. Artean hamaika bide irakurtzearen zentzuan galtzeko.
Irakurri. Hamaika idazki literario irakurtzeari buruz. Meettok. Donostia, 2008. 188 orrialde.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.