Ustelkeria unibertsitatean
Zorionez, duela sei urte ezarritako prozedura unibertsitateko funtzionarioak hautatu ahal izateko ezabatu berri dute. Azken probak hilabeteotan egin dira, eta hasieran bezala, bukaeran ere epaimahaietan biltzen direnen interesak eta miseriak nabarmendu dira. Kasu guztiez ezin dut hitz egin, baina ikusi dudana kontatu nahi dut. Eta ikusi dudana ondoren datorrena da.
Ustez unibertsitateko endogamiari muga bat jartzeko bultzatu zen erreformak (halaxe saldu ziguten PPa Espainiako gobernuan zegoenean) unibertsitatearen arazoak areagotzeko besterik ez du balio izan. Eta hori nolabait aurreikus zitekeen zerbait zen: jakintza arlo batean bost bat hautagai baldin badaude postu jakin baterako, eta Ministerioak halakoetan bati bakarrik (edo asko jota biri) habilitazioa emateko agintzen badu, baldintza guztiak biltzen dira epaimahaietan azpijoko ikaragarriak sor daitezen. Eta kontuan hartzen bada gehienetan habilitazio postuen eta hautagaien arteko aldea askozaz handiagoa izan dela, edonork imajina dezake zernolako presioak, interes gurutzatuak, eta azken finean ustelkeria, gertatu diren hautagaiak juzkatzeko izendatu diren batzordeetan.
Endogamiari ezin zaio aurre egin unibertsitate nagusiei lehentasuna ematen dien egitura baten bitartez. Jakintza arlo zenbaitetan oso unibertsitate gutxi dira une hauetan funtzionarioak dituztenak, eta hauexek izan dira, ia nahitaez, epaimahaia eratzeko zozketaren gainetik, batzordeetan egon direnak. Honen ondoria, egungo baldintzetan, jakinekoa da: unibertsitate nagusi horietako hautagaiek izan dute batez ere probak gainditzeko aukera.
Boletin ofizialean aipatzen diren bertuteak, hala nola hautagaien prestakuntza, kalitate zientifikoa edo irakasteko ahalmena, paperean galdu ohi diren merituen artean daude. Ez dute inongo eraginik izan hainbat eta hainbat batzorderen erabakietan.
Desagertu berri den bezalako sistema txar batek, bestalde, unibertsitatearen alderik ustelduenak azaleratzen ditu, zenbat eta gorago izan hierarkian, orduan eta nabariago. Eta hau benetan larritzeko modukoa da: hautatzeko prozedura aldatzea, azken batean, ez baita hain zaila; baina habilitazioaren sistemak agerian utzi duen ustelkeria ez da atzo goizekoa, eta ez da bihar arratsalderako garbituko.
Sinestezina lirudikeen arren, ikerkuntza publikoki mespretxatzen duten katedradunak ezagutzeko aukera izan da batzorde horietan. Lasai asko mugitu dira, halaber, beren sail eta fakultateetako kideei lagundu izan dietenak, probetan egin beharreko bozketak aldatuz, esaterako, edo besteen merituak, kasurik deigarrienetan ere, aldeak nabarmenegiak zirenean, lotsa izpirik gabe zokoratuz. Horrelakoak egitea erraza izan da unibertsitate bereko bi edo hiru epaimahaikide bildu direnean.
Etikari edo unibertsitatea bezalako instituzio batean ohikoa izan beharko lukeen garbitasunari eutsi diotenak -halakoak ere izan baitira, zorionez- gutxiengoan gelditu izan dira, zoritxarrez (ezagutu edo jasan izan ditudan batzordeetan, behintzat). Unibertsitateko arlo zenbaiten egoera negargarria begi bistan da irakasleak hautatzeko sistemari esker, bien bitartean kalitatearen ikurra eta mundu zibilizatuarekiko konbergentzia aldarrikatzen direnean.
Helburu horiek beste abiapuntu bat behar dute, inondik inora, edo bestela goitik beherako aldaketa bat. Halakorik ematen ez den bitartean, dena geldituko da erretolika hutsaren deserrian eta egiten dena, berdin jarraitzeko gauzatzen den aldaketa minimoa izango da, Lampedusarenean bezala.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.