Zilarra Sarrionandiarentzat
'Zilar Astea' izeneko ekimena antolatuko du lehenengoz aste honetan Durangoko Plateruenak - Joseba Sarrionandia idazlea izango du ardatz
Hogeita bost urte beteko dira aurten Joseba Sarrionandiak kartzelatik ihes egin zuenetik. Bafle baten barruan ezkutatuta atera zen Martuteneko kartzelatik, eta geroztik, inor gutxik jakin du non dagoen zehazki. Bere oihartzuna ozen entzuten da, ordea. Euskal Herriko idazlerik oparoenetako bat da, eta bere lanak kantu, antzezlan, eta beste hainbeste obretarako oinarri bilakatu dira. Horregatik, Durangoko lehenengo Zilar Asteak Sarrionandiari eskainiko dio aurreneko aste tematikoa.
"Autore, gai, edo gertakari bat hartuko dugu urtero ardatz", dio Igor Elortza Zilar Asteko koordinatzaileak. "Eta euskal kulturan nola landu den aztertu, eta plazaratuko dugu. Diziplinartekotasuna ere lantzen ahaleginduko gara". Xede horrekin antolatu du Durangoko Plateruenak lehenengo Zilar Astea. Aste honetan egingo da aurreneko edizioa, eta Joseba Sarrionandia izango du ardatz. Aukera "ezin hobea", Elortzaren hitzetan. "Euskal idazle aberatsenetako bat da, eta genero guztiak landu ditu. Gainera, Durangaldeko semea da".
Sarrionandiaren inguruko ibilbide literarioa egingo da azken egunean
Koblakariak behar ditugu aste tematikorako propio sortutako ikuskizunarekin abiatuko dira ekitaldiak. Asteazkenean Batxilergodun ikastetxeentzat eskainiko da soilik, eta ostegunean doanik izango da Plateruena Kafe Antzokian, arratsaldeko zortzietan. Sarriren poemagintzan oinarritutako ikuskizuna izango da, eta Gotzon Barandiaran idazleak gidatuko du. "Denbora eta espazioa oinarrizko bi kontzeptu dira Sarriren poemagintzan, eta horiek irizpide hartuta aukeraketa bat egin da". Barandiaranekin batera, Miren Amuriza eta Unai Iturriaga bertsolariak, I?aki Elorrieta kantaria, eta Durangoko antzerki taldeko lau aktore arituko dira oholtza gainean.
Lapurdiko Le Petit Th¨¦?tre de Pain taldeak Sarrionandiaren testuetan oinarritutako Aulki hutsak antzezlana eskainiko du ostiralean. Ander Lipus aktorearen zuzendaritzapean arituko dira, "erbestetik itzuli ezin den gizon baten" istorioa kontatzeko. Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko editoreak Sarrionandiaren ipuingintza aztertuko du larunbatean. Literatur eskolaren egutegiaren barruan joango da Mendiguren. "Eskola edo hitzaldia baino, elkarrizketa eta tailer formatuan egingo den ekimena da", dio Elortzak.
Ibilbide literario batekin emango zaio amaiera aste tematikoari. Sarriren memoriaren mapan izenburupean, idazlearen haurtzaro eta gaztaro garaiko guneetatik egingo da ibilbidea. Horretarako, Akordatzen liburua hartuko dute oinarri. "Plateruenatik abiatu, eta Ibaizabal erreka zeharkatuko dugu, Sarrik idatzi eta Ruper Ordorikak abesten duen Ibaia kantuan aipatzen delako. Iurretako San Miguel plazan geldialdi bat egingo dugu, Akordatzen liburuan bertoko pasarte batzuk baitaude. Ondoren, sorlekutik Garaizarko ermitara eta Goiuria auzora joango gara, berriz ere herrigunera bueltatzeko. Geldialdi bat edo beste egingo dugu itzulerako bidean, eta handik Durangoko Plateruenara bueltatuko gara". Gainera, irakurketak eta kantuak ere eskainiko dira geldialdietan. Peru Madalena idazleak testuak irakurriko ditu , Zarrabeitia ahizpek emanaldia eskainiko dute, eta azkenik, Josu Zabala eta Alex Ruiz de Azuak irakurketak eta kantuak uztartuko dituzte.
Ahalik eta parte hartze handiena lortzen ahalegindu dira antolatzaileak, Elortzaren hitzetan. "Plateruenatik abiatu dugu ekimena, baina Durangoko eta Euskal Herriko talde, artista eta elkarteekin elkarlanean antolatu dugu. Gainera, batxilergoko ikasleengana ere iritsiko gara, eta hori oso garrantzitsua da guretzat. Sarrionandia mitifikatutako idazle bat da, baina gazteenen artean ez da hain ezaguna". Horrela, krisiak krisi, ekimen berri bat martxan jartzea lortu dute. "Askotan kulturarentzat akuilu dira krisi garaiak, burua astinduz ekimen berriak sortzera behartzen baitzaitu".
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.