Chove en Santiago
Chove en Santiago idazten ari da Garc¨ªa Lorca Compostelako katedralaren aurrean. Mamu nagusi bi marrazten ditu katedralaren itzalak plazan. Gaur erakusketa nagusi bi ikus ditzakegu Compostelan. Bata Galiziako herri museoan dago ikusgai, herri-argazkilari ahaztu baten lana da. Bestea Galiziako Auditorioan aurkitzen da, Londoneko pintore nagusien marrazkiz osatu dute. Virxiklio Vieitez da argazkilari ahaztua. Herriko fotografoa zen Galiziako herrialde menditsuetan. Gerraosteko garai ilunetan, baserri galduetako pertsonak erretratatuz irabazten zuen soldata. Gaur Santiagon daude jendearen begiradapean bere argazkiak, eta laster Parisera eta New Yorkera joango dira. Vieitez urteko ezustea izan da. Bere fotografietan herriko jendea serio eta duin agertzen da, domekako jantziaz, bizitzaren gogorrari aurre egiteko gogoaz. Argazkilariak, aldiz, pertsona hauek, inguru berezietan jartzen ditu, berebiziko kontrasteak lortuz, pertsonaia eta tokien artean. Vieitiz herri argazkilaria garaiko argazkilari handiekin konparatua izan da. Handik urrun barik, postmodernismoaren erakustoki den Galiziako Auditorioan, Londoneko eskolaren pintura ikus dezakegu: Izen entzutetsuak: Francis Bacon, Lucien Freud... Modernitatearen agerpenaren erakusgarri, hiriko pertsonaren bakartasuna, bizitzaren gogorra aurrez zurre dutela. Kaleetatik zehar euripean noan bitartean, pentsatzen dut erakusketa bien arteko paradoxan bizi dela Galiziako gaurko kultura, mundu ruraletik modernitatera hainbat arinen joan nahian. Gero unibertsitateko ikasleen zerrendak ikusten ditut, eta ikasle asko Parisen, Alemanian, Belgikan jaio direla esaten didate, emigranteen seme-alabak direla. Eta hauek alderantzizko bidaia egin dutela iruditzen zait. Badakite zer den London eta gurasoen erroen bila abiatu dira Virxilio Vieitezen argazkien barrena. Orain Garc¨ªa Lorcak sonando un val imposivel idatzi du bere koaderno zuri-gorrian, tinta urdinez.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.