Poloniarrak nagusi
Estatu mailan egun dauden orkestra guztien artean, Iru?eako Pablo Sarasate Orkestra da zaharrena. Pablo Sarasate berak 1879. urtean sortua, gora-behera dezente bizi izan ditu talde honek mende luze honetan. Esaterako, ia beti amateur mailakoa izan da, baina 1989. urtean profesionalizaziorantz zeraman urratsa eman zuen.Gaur egun 37 musikariz osatuta dago. Sortzez atzerritarrak direnak, aldiz, bat baino gehiago dira: guztira, hamabost. Azken hauen artean, Europako ekialdeko musikariak nagusitzen dira. Guztira, Poloniako 11 musikari daude; bi musikari, aldiz, italiarrak dira; Erresuma Batua eta Hungaria ordezkatuz, azkenik, musikari bana topa daiteke.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoan ere antzeko egoera bizi da. Erdiak atzerritarrak dira, eta hauen artean, gehientsuenak poloniarrak (17) eta frantziarrak (14) dira. Errumania, Italia, Kanada, Bulgaria edota Ukrainako herrialdeak ere ordezkatuta daude. Askok, hala ere, espainiar hiritartasuna dute.
Bilbao Orkestra Sinfonikoa, azkenik, 1922an sortu zen, eta, Armand Marsick maisua zuzendari zela, urte hartan eskaini zuen Bilbon estreinako kontzertua. Egun 94 musikarik osatzen dute orkestra, eta, kasu honetan ere, ekialdeko herrialdeetan jaiotako musikariak dira atzerritarren artean nagusi: 19 poloniarrak dira; 15 musikari, errumaniarrak; eta eslovakiarra, azkenik, bakarra. Ekialdekoez gain, Erresuma Batuan jaiotako zortzi musikari daude, Italiako hiru kide, Argentinako bi eta Frantzia, EE BB, Alemania, Peru, Islandia, Eslovakia, Kolonbia, Uruguay eta Boliviako ordezkari bana.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.