Transmetropolitan
Batzuen ustez, zientzia fikzioa, genero gisa, krisian legoke, hiltzorian kasik, antzina zuen gaitasun kitzikaria agorturik. Historiak hartu duen abiadarekin, diote, etorkizunaren gaineko literatura egitea gero eta zailagoa da, etorkizuna gure artean dagoelako jadanik. Ni ez nago guztiz ados iritzi horrekin: uste dut zientzia fikzio arloan, zailtasunak zailtasun, baleko lanak aurki daitezkeela oraindik.
Duela gutxi itxaropena berrindartu didan lan bat izan dut esku artean: Transmetropolitan komikiaz ari naiz. Estatu Batuetan sortutako sail luzea da (Espainian hemeretzi album argitaratu dira honezkero), W. Ellis gidoilariak eta D. Robertson irudigileak sinatua. Marrazkia txukuna da, xehetasunez beterikoa, errealista; ez oso berritzailea, baina eraginkorra (Moebiusen eragina nabaria da, esaterako). Spider Jerusalem deritzon kazetari-zutabegile 'erradikal' baten ibilaldiak kontatzen dizkigu Ellis-ek, XXI. mendearen bigarren erdialdean edo.
Spider ez da pertsonaia sinpatikoa: bortitza da (bere armarik kutunena este-disruptore bat da, mingarritasun-maila anitzeko beherakoak eragiten dituen gailu bat), droga mota guztien zale amorratua, misoginoa, eta ukitu mesianiko baten jabe. Bere irakurle elektronikoei Egia kontatzea du helburu bakarra, eta horretarako edozein bide erabiliko du, gurearen oso antzekoa (ustelkeria politikoa, komunikabideen manipulazioa, krisi ekologikoa, kontsumismoaren eta miseria gorriaren arteko bizikidetza hurbila...) baina aldi berean ezberdina den mundu batean: inguruko planetak kolonizazio prozesuan daude; imigrante alienigenak heldu eta lurtar-alienigena hibridazioak gertatzen hasi dira (gizarte-arazo bati hasiera emanez: espezie berriak eskubide politikoak eskatuko ditu); materia berreratzeko teknologia ikusgarriak asmatu dira; bada gorputza utzirik hilezkortasun zibernetikoa eskuratzen duen jenderik, baita ere. Eta abar.
Elementu asko ezagunak ditugu zientzia fikzioko tradiziotik, baina nahasketa, noizik behin gertatzen den bezala, konbentzigarria da. Eta Spider ezatsegina izan arren, are ezatseginagoa da bere zutabeen bitartez salatu nahi duen mundua... gure mundua, azken batean. Lana gomendagarria iruditzen zait.
Espainiar argitarapenak badu, gainera, ekarpen interesgarri bat, amerikarrak ez duena: Spider Jerusalem-en abenturak, nola ez, AEBetan gertatzen dira, eta Transmetropolitan-eko mundua nolabait gureganatzeko ahaleginetan, argitaletxeak etorkizuneko kazeta apokrifoen portadak gehitzen ditu zenbaki bakoitzaren amaieran: La Tierra del Siglo XXI, Universal Geographic, eta antzekoak. Haien bitartez garai horretako balizko Espainiaren 'egoeraren' berri izan dezakegu: Telef¨®nica enpresak nazioaren kontrol ekonomikoa eskuratu du, eta multinazional horren lehendakaria, Aznar II.a, izendatu dute errege (izan ere, Espainia merkatu ekonomiaren kriterio zorrotzen arabera kudeatzen du Telef¨®nicak, eta Albacete eta Extremadura 'itxi' egin ditu, defizitdunak direlako). Demokraziak, halere, indarrean darrai, eta, paradoxikoki, azkeneko hauteskundeetan gehiengo absolutua lortu du Partidu Neokomunistak, txinar jatorriko populazioaren bultzadari esker (Espainiakoaren erdia ordurako).
Apokrifo horietan, zuhurki, ez da Euskal Herriaren aipamen askorik egiten. Jolas egin dezakegu, beraz, eta etorkizun ezberdinak imajinatzen hasi. Independienteak izango al gara? Eta, hala balitz: osorik edo zatika? Agian Brasilen edo Jersey irlen kolonia bihurtu da gure herria. Zein enpresa izango litzateke, Espainiarako iragarritakoaren antzera, euskal lurraren kudeatzailea: Euskaltel? MCC? Kukuxumuxu Inc.? Eta zein eskualde itxiko luke, behar izanez gero: Zuberoa? Ezkerraldea? Erronkari? Nolakoa izango da imigrante alienigenen eta euskaldunen arteko elkarbizitza? (ona, ziurrenik, krionizaziotik berpiztutako Martinez Lizarduikoak, guztion pozerako, estralurtarren hizkuntza euskara bera dela deskubrituko baitu). Batek daki.
Gauza bat da ziurra: dena delako gobernuaren buru PNVk jarraituko du. Beti bezala.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.