Bertute eta bizioen artean
Egun batez, konpainia on batean, euskaldunik baizen ez zen lekuan zegoela, Sarako erretore Pedro Agerre, mundu honetako itsaso honen tormenta guztiak iraganik, salbamenduko portura heldu zen salborik. Laurogeita zortzi urte zituen orduan euskarari Guero hobe baten esperantza zabaldu zion urdazubiarrak.
"Anhitz tribulamenduz, penaz eta trabailluz behar da ceruco lorian sartu", idatzi zuen bi urte lehenago, adituek euskal literaturaren gailurtzar jotzen duten sermoi-liburu gogoangarrian. Bere adiskide Bertrand Etxauz, Tours hiriko artzapezpiku zenaren oroimenez osatu zuen Gomendiozco carta-n ere, Axularrek argi utzi zuen heriotza inguruan sumatzen zuela: "hemengo aldia eguin hurran baitut".
Axular goitizena familiaren baserritik hartu zuen, eta Erdi Aroaz geroztik horren ospe handia izan zuen Urdazubiko Salbatore monastegian lehen eskolak hartu ondoren, Guero-ren egilea Salamanca aldean ere ibili omen zen ikasle. Urte haietan, munduko tentaldiak oro pairatu zituen bere baitan, pasarte honek iradokitzen duenez: "Ethortcen ?ait?u gogora behar ezten emaztea, eta harequico plazera, eta hartan ?aporatcen ?ara, go?atzen ?ara, eta are obran baitcina be?ala anhitzetan ere ceure gogoan atseguin hartzen egoiten ?ara".
Eta halaxe ibili zen, bertute eta bizioen arteko liskarrak gainditu nahian, harik eta 1600 urtean, Sarako erretore izendatu zuten arte. Jean Haroztegi apaizak legearen kontrakotzat jo zuen Axularren izendapena, mugaz bestalde jaioa zelako. Baina Parisko tronua lortzearren Nafarroako monarkiaren luthertasuna alde batera utzi zuen Henrike erregeak kargua berretsi zion urdazubiarrari, Baionan apezpiku zebilen Bertrand Etxauzen gomendioz.
Urte batzuk geroago, Axularrek Pierre de Lacre inkisidorea ezagutu zuen, Lapurdira sorgin ehizan etorri zenean. Giro horretan sortu zen Sarako Eskola deritzon jakintsu koadrila eta giro horretan ekin zion Axularrek "eguitecoen gueroco uzteac" dakartzan kalteei buruzko liburua idazteari.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.