Irudi batuak
Zine eta telebista ekoiztetxeek bat egingo dute sektoreari bultzada emateko
Euskal zine eta telebista ekoiztetxeak cluster elkartea sortzeko lanetan ari dira. Une honetan txostenak eta analisiak egiten dabiltza, eta sei hilabete barru entitate juridiko berria errealitate bihurtuko da. Mota honetako elkarteak nahiko ezagunak dira Euskadin, industriaren hainbat arlotan ugaritu baitira. Helburua batzen diren enpresen jarduera landu, bultzatu eta koordinatzea da.
Egun, zine eta telebista ekoizpen-etxeak Ibaia elkartean daude baturik. Ibaiak presidente berria izendatu du, Juan Bautista Berasategi. 1997an sortu zen elkartea, artean ziren hiru elkarteek bat egin zutenean. Presidente berria itxaropentsu dago sektoreak izan dezakeen etorkizunaz. Hori bai, Ibaiak aurrera jarraituko du nahiz eta cluster-a sortu, eta bi elkarteok "garai batean euskal zine eta telebista ekoizpenak izan zuen indarra berreskuratzeko ahalegina" egingo dute, Berasategik azaldu duenez.
Izan ere, horrez gain, beste ekimen batzuk ere bultzatu dituzte Ibaian. Honela, Jaurlaritzarekin sinaturiko akordioaren bidez banketxeek kreditu preferentzialak eskainiko dizkiete ekoiztetxeei. Aspaldidanik Ibaiak honako aldarrikapena finkoa izan du: sektore hau ez dagoela bakarrik kultur arloari lotuta, baizik eta industriari ere bai. Horregatik, Ibaian pozik daude Industria zein Ogasun sailek esku hartu dutelako negoziaketetan kreditu horiek lortzeko, nahiz eta harreman estuenak oraindik ere Kultura sailarekin dituzten.
Telebista legea
Bestetik, legea ere lagungarri gerta dakioke sektoreari. Berasategik nabarmentzen duenez, Bruselak onartu duen Mugarik Gabeko Telebista Legea indarrean jarri beharko du epe motzean Espainiako Gobernuak. Lege horren arabera, telebista kate guztiek bere inbertsio kuotaren %5 gorde beharko dute europar ekoizpenentzat. Honela, Euskal Telebistaren kasuan, esaterako, portzentaia horren zatirik handiena euskal ekoizpenentzat gordeko dutela pentsa daiteke; guztia ezinezkoa litzateke oraingoz, sektoreak ez baitu aipatutako portzentaia betetzeko adina produzitzen.
Honekin guztiarekin, Ibaiako presidenteak uste du gaur egun gauzak "gaizki" egonda ere hobetu egin daitezkeela aurrera begira, baina inplikatu guztien koordinazioa eskatzen du, laguntzak bideratzeko, batez ere, eta garbi dauka "estrategia okerra eginez gero" zine eta telebista ekoizpenak lurra jo dezakeela Euskadin.
Berasategi, Ibaiako presidente izateaz gain, Lotura produktorearen buru ere bada, animazio alorrean diharduen etxea. Sektore horretan etorkizuna ez du hain ilun ikusten Urtean batez-beste bi luzemetraia ekoizten dira Euskadin, Estatuan egiten direnen erdiak, gutxi gora behera. Loturak, esaterako, bi lan berri ditu eskutan: Bernardo Atxagaren liburua oinarritutako Bambulo eta Txirri, Mirri eta Txiribiton, SOS, itsasoa arriskuan, eta datorren urtean estreinatuko direla espero dute ekoiztetxeko arduradunek.
Bambulo Dibulitoon etxearekin batera egin dute. Izan ere, Berasategiren ustetan, elkarkidetza ezinbestekoa da sektore honek dituen "gastu izugarriei" aurre egin eta "bide berriak" jorratzeko.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.