Giza-pentsamenduaren paradisua
Gutxi dira Jose Maria Arriolaren liburutegia bisitatzeko aukera izan dutenak. Iaz, Belisario Betancur Kolonbiako presidente ohia egon zen, eta azken aldi honetan, Ricardo Bl¨¢zquez gotzaina, I?aki Azkuna alkatea, Xabier Arzalluz EBBko lehendakari ohia, Henrike Kn?rr euskaltzaina eta I?igo Oriol Iberdrolako presidentea inguratu dira, besteak beste, giza-pentsamenduaren Bilboko paradisu honetara.
"Notario batentzat, ezinbestekoa da liburutegi on bat izatea, baina duela 40 urte, harantzago jo nahi izan genuen, eta egunero erabili beharreko liburuez gain, testu historikoak erosteari ekin genion", esan du Arriolak.
Gaur egun, 12.000 liburu baino gehiago ditu, gehienak Zuzenbidea eta Historiarekin zerikusia duten gaien ingurukoak eta XX. mendearen aurretik idatzitakoak. Horrela, foru zuzenbideko jatorrizko eskuizkribu eta liburu zaharren ondoan, karlismoa eta abertzaletasunaren oinarrizko liburuen lehen edizioak eta nazioarteko zuzenbidearen bilakaera markatu duten izenbururik garrantzitsuenak idoro daitezke, hala nola, Francisco de Vitoria eta Hugo Grocioren liburuak, Frai Bartolome de las Casasen eskuizkribuak edota Bilboko Kontsulatuaren ordenantzak.
Azkenaldian, Berceo, Quevedo eta Goyaren eskuizkribuak, Alfontso X.aren kronikak eta Carlos V.a eta Felipe II.a enperadoreek egindako bidaien egunerokoak erosi ditu. Baina giza- pentsamenduaren gailurtzat jotzen duten Principia Mathematica liburuak -Newtonek 1687an plazaratutakoa- eragin zion ziarrarik sakonena. Munduan, obra honen hamar bat ale besterik ez daude.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.