Prisma aldaketa
Jexux Mari Irazuk abian jarri duen web gunea bertsogintza berritzeko saioetan azkenekoa da
Jexux Mari Irazu bertsolari larrauldarrak www.bertsoa.com web gunea abian jarri du, plazaz plazako bertso sormenari zabalkunde bide berriak irekitzeko xedez. Horrez gain, bertsolari gisa, gune propioa eta iraunkorra izateko baliabidea izango du. Izan ere, internautek antologia eta herriz herriko bertsoak, bideoan zein audioan, bertso ekitaldiak zuzenean, albisteak eta bertso-eskola digitala topatuko dituzte. Eskola digitala proiektuaren alderik esperimentalena bada ere, bertsotan trebatzeko edukiak izango dira eta Internet bidez bertsotan egiteko modua ere izango da.
Azken hamarkadetan, bertsolaritzak izan dituen aldaketak aipagarriak dira eta, oro har, gizartean gertatu diren aurrerapausoetara eta modernitate prozesuetara egokitzeko gaitasuna erakutsi du. Zabalkundearen alorrean, adibidez, bide berriak irekitzen ari dira eta www.bertso.com bezala, ahozko inprobisazioaren inguruan hainbat informazio eta baliabide topa daitezke jada.
Berrikuntza guztiek gizarte-aldaketen parean joatea dute helburutzat
Era berean, bertsolaritzak esparru berriak bereganatu ditu gizartean. Irazuren aburuz "bertsolaritza bera baino, ikuspuntua eta irudia da aldatu dena". "Garai batean, bertsolaritza eremu konkretu batera mugatzen zen eta begi batzuekin bakarrik behatzen zitzaion. Gaur egun, bertsolaritzak beste parametro batzuetara egin du salto", erantsi du. Aldaketa honetarako Bertsozale Elkarteak egin duen lana ukaezina da eta proiektua sendotzeko eta mundura hedatzeko xedez ere aurrera ateratako ekimenek aztarna utzi dute. Bestalde, erdaldunek diziplina hau ezagutu dezaten ere ahaleginak egin dituzte, horren adibide, Bizkaizko finalean Xabier Paiak gazteleraz botatako bertsoa, hain ezaguna egin zena.
Berrikuntza horiek guztiek bertsolaritza gizartearen aldaketen parean joan dadin dute helburu. Izan ere, bertsolari gazteek plaza ugari betetzen dituzte eta kantatzen dituzten gaiak ere gaurkotasunari estuki lotuak daude. Aldaketa nabaria bada ere, Irazuk azaltzen duenez "bertsolari ugari unibertsitate ikasleak dira baina, era berean, egun edonor da unibertsitateko ikasle". "Garai batean, adibidez, apaiz izandako Amuriza bezalako bertsolari batek kantatzea hausleagoa izan zitekeen", azaldu du. Hartara, bere aburuz, bertsolaritzan bertan baino, aldaketa hura "behatzeko prisman" gertatu da eta "bertsolaritza gizartearen errealitatera egokitzen den fenomenoa" dela ulertu da. Bertso ugarik "gizartearen kezkak" jasotzen dituzte. Hortaz, bertsolaritza "mikrogizarte bizi bat bezala" definitzen du Irazuk.
Etorkizunera gogoan, atzean ez gelditzea eta garaian garaiko gizarteari itsatsirik irautea izan daiteke Irazuren iritziz erronka nagusia. Hala ere, bere esanetan, orain bertsolaritzak horrelako oihartzuna lortu badu, aurretik lan garrantzitsua egon delako dela da. "Urtean 1500 eta 2000 bertso saio inguru izaten dira, 100 bertso eskola daude martxan eta hezkuntza sistematik at, hamar edo hamabi mila haur inguruk ikasten dute bertsotan. Lan guzti hau itzalean garatzen da egunero baina ekimen guzti hauek loratze motela baina sendoa dakar", gehitu du bertsolariak.
Nazioarteko sarea eratzen
Nazioartean, ahozko inprobisazio kantatuaren alorrean lan egiten duten elkarteen artean hartuemana sendotuz doa. Hurrengo urteetan emango diren urratsak zehaztu gabe badaude ere, "gurdiari tira egingo dion norbait falta da egun", dio Koldo Tapia Bertsozale Elkarteko idazkariak. Izan ere, mugimendua aberatsa da eta kontaktuak ugariak, baina bultzada nork emango dion zehaztea da erronka nagusia.
1995. urtean, lehen urratsak eman zirenetik, harremana guztiz emankorra izan da. "Duela 17 urte, Euskal Herrian ez genuen ezagutzen mundu mailan zer zegoen ahozko inprobisazioaren alorrean eta ikertzaileekin harremanak sortu genituen", dio Tapiak. Hurrengo urtean, Bertsozale Elkarteak Mexikoko jardunaldi batzuetara eraman zuen bere ordezkaritza eta aldi berean, Irlandan, Parisen, Londresen, Menorcan eta Galizian aritu ziren, besteak beste, hainbat euskaldun bertsotan.
Kanpo harremanen alorrean ordea, El arte del bersolarismo / Bat bateko bertsolaritza liburuaren argitalpena urrats erabakigarria izan zen, izan ere, liburu horren aitzakiarekin Renoko Unibertsitatean egindako jardunaldi batzuetan parte hartu zuten euskarazko ahozko inprobisazio kantatuaren ordezkariek. "1993. urteko jardunaldi hauek oso garrantzitsuak izan ziren, ordura arte mundu hispanista soilik ezagutzen genuelako eta ikuspegi eta alor berriak ezagutzeko aukera izan genuelako", erantsi du elkarteko ordezkariak.
Egun, harremanak sendoak izanik, oro har egoera kritikoa eta ezberdina dela dio Bertsozale Elkarteko idazkariak. Tapiaren iritziz, "euskaldunak izango ginateke nazioarte mailan mugimenduaren bultzatzaile nagusiak: Hala kontsideratzen gaituzte behinik behin".
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.