Kale-kulturak ikusgai
Sorkuntza eta teknologiaren arteko integrazioa bultzatzen du Logela Multimedia kolektiboak
Teknologia berriak errealitatearen esparru guztietara zabaltzen ari dira, baita arte eszenikoen alorrera ere. Bilakaera honen lekuko garbia dugu Elorrioko Logela Multimedia kolektiboa, larunbat honetan Bilboko La Casilla kiroldegian Europako hip-hop eta kale-kulturen azken adierazpide artistikoak elkartuko dituena, Break on Stage lehiaketaren seigarren edizioaren bitartez.
Logela Multimedia "kasualitatearen ondorioz" sortu omen zen duela sei urte. "Elorrioko Non Demontre rock taldearen inguruan, diseinu grafikoarekin, informatika-programazioarekin eta graffitiaren munduarekin zerikusia zuen jende multzo bat genbiltzan, eta taldearen Belarritakora sartu diskoa zabaldu nahirik, CD interaktibo bat sortu genuen, bideoklip eta guzti", azaldu du Imanol Garaizabal bideo-sortzaileak. Taldea desagertu egin zen, baina bertan jardundako bi musikarik beste aurrerapauso bat ematea erabaki zuten, "ekoizpen digitalak eszenatokietara eramanez".
Musika, dantza eta bideo-sorkuntza nahasten ditu taldeak bere emankizunetan
Handik aurrera, Logela Multimedia ezinbesteko erreferentzia bihurtu da teknologia berrien bitartez sorkuntza artistikoari esparru estetiko berriak bilatzeko ahaleginean. Bide malkartsu honetan, Elorrioko Arriola Kultur Aretoaren laguntza izan du.
Logela Multimediak antolatzen dituen ikuskizunetan, zuzeneko musika, dantzariak, graffitigileak, antzezleak, ordenagailuz sortutako irudiak, bideoklipak eta hip-hop kulturarekin lotura zuzena duten bestelako osagai eszenikoak uztartu ohi dira, eguneroko istorioak eta jende xehearen kezkak plazaratzeko asmoz.
"Honelako muntaia eszenikoetan, sinkronismoa da gainditu beharreko erronkarik latzena, gure helburua teknologia eta giza-jardueraren arteko integrazio totala lortzea baita", aitortu du Garaizabalek.
Berari dagokio zuzeneko emanaldietan video-jockey-arena egitea, aurretiaz sortutako irudiak nahasiz eta ikuskizun eszenikoaren une desberdinetara egokituz. Mikrofonoaren aurrean, bere anaia Ander Garaizabal ikuskizuna gobernatzeaz arduratzen da. Gorka Molero musikagilearen lana gitarrari eta teklatuari doinurik distiratsuenak ateratzea da, eta Karlos Gomez ikus-entzunezko teknikariak baxua eta kontrabaxua jotzen ditu.
Aipatutako CD interaktiboa sortu ondoren, Logela Multimediak musika, bideoa eta baliabide informatikoak tartekatzen dituzten muntaia eszeniko desberdinak diseinatu ditu, hala nola, Link Concert ikuskizuna, Ohe handi bat dokumental interaktiboa, Kataluniako Addictos break-dance taldearekin batera ekoitzitako Klonk izenburukoa edota urte hasieran herriz herriz taularatzeari ekin dioten Mokaua.
Azken ikuskizun honen abiapuntua izenburu bereko diskoa izan zen. "Diskoaren azalak iradokitzen duenez, Mokaua pintxo batek eta edalontzi bat ardok osatzen dute", argitu du taldearen sortzailekideak. "Pintxoa 11 kantu biltzen dituen musika-CDa da, eta ardoa, Logela Multimediaren orain arteko ekoizpenak laburbiltzen dituen DVDa", gaineratu du Garaizabalek.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.